Skip to main content

Berriak

Un grupo de San Fermin Ikastola visita nuestra sede
San Fermin Ikastolako ikasleen bisita

San Fermin Ikastolako 1. batxilergoko talde bat bisitan izan da gaur goizean Kontuen Ganberan. Ikasleak Patricia Epalza irakaslearekin etorri dira etxea ezagutzera eta, bidez batez, erakundearen berri jasotzera. Eraikineko barneko patioa eta lehen solairua ikusteaz gain, informazio zabala jaso dute: erakundearen sorrera eta ibilbidea, gaur egungo egoera, antolaketa... Kontuen Ganberatik katedralera joatekoak ziren. Hemendik alde egin aurretik, argazki bat egin dugu barneko patioan, bisitaren oroigarri.

Los miembros de la Comisión de Hacienda del Parlamento visitan la Cámara de Comptos
Parlamentuko Ogasun Batzordeko kideak, Kontuen Ganberan bisitan

Parlamentuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Batzordeko kideek Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu dute gaur goizean. Parlamentarien helburua zen egoitza ezagutzea eta erakundeko ordezkariekin elkartzea.

Parlamentariek Ansoleaga karrikako etxdeari buruzko informazioa jaso dute: XIII. mendeko eraikina da, Iruñeko zaharrena. Ondoren, Helio Robleda presidentearekin eta Kontuen Ganberako idazkari nagusi, auditore, legelari eta Komunikazio arduradunarekin elkartu dira. Parlamentuak lehendakari kargurako aukeratu berri duen Asun Olaetxea auditoreak ere bileran parte hartu du.

Asun Olaechea, presidenta de la Cámara de Comptos
Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria

Asun Olaetxea Estanga da Kontuen Ganberako lehendakari berria. Nafarroako Parlamentuak aukeratu zuen atzoko osoko bilkuran. Olaetxearen hautagaitza Gobernuai babesa ematen dioten koalizioek aurkeztu zuten: Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos/Ahal duguk eta Ezkerrak. Aipaturikoen botoak ez ezik, sozialistenak ere eskuratu zituen. Beraz, aldeko 33 y 17 zuri (UPN eta PPko parlamentarienak). Olaetxea zen kargua hartzeko hautagai bakarra.

Asun Olaechea, presidenta de la Cámara de Comptos
Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria

Asun Olaetxea Estanga da Kontuen Ganberako lehendakari berria. Nafarroako Parlamentuak aukeratu zuen atzoko osoko bilkuran. Olaetxearen hautagaitza Gobernuai babesa ematen dioten koalizioek aurkeztu zuten: Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos/Ahal duguk eta Ezkerrak. Aipaturikoen botoak ez ezik, sozialistenak ere eskuratu zituen. Beraz, aldeko 33 y 17 zuri (UPN eta PPko parlamentarienak). Olaetxea zen kargua hartzeko hautagai bakarra.

Heldu de asteazkenean, agerraldia Parlamentuan Kontuen Ganberaren iazko kontu eta jardueraren berri emateko

Datorren asteazkenean, apirilak 6, Helio Robleda Parlamentuara joanen da Kontuen Ganberak iaz eginiko lanaren berri emateko. Kontuen Ganberako lehendakariak iazko memoria eta kontuak azalduko ditu, eta baita Kontuen Ganberaren kontuen fiskalizatze txostena ere. Agerraldia Foru Araubideko Batzordean izanen da, arraltsaldeko lau eta erdietan hasita.

Parlamentuak heldu den ostegunean izendatuko du Kontuen Ganberako lehendakaria

Nafarroako Parlamentuak heldu den ostegunean, apirilak 7, izendatuko du Kontuen Ganberako lehendakaria. Hautagaiak aurkezteko epea amaiturik, bakarra dago: Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako auditorea. Olaetxearen hautagaiatza gobernuarei babesa ematen dioten lau koalizioek aurkeztu dute: Geroa Bai, EH Bildu, Podemos/Ahal dugu eta Ezkerra. Lau indarrok Parlamentuan gehiengoa dutenez, ustekaberik ezean Olaetxea izendatuko dute lehendakari. Kontuen Ganbera martxan jarri zenetik, lau lehendakari izan ditu: Mariano Zufia (1982-1991), Patxi Tuñon (1991-1996).

Asun Olaechea, candidata a presidir la Cámara de Comptos
Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakarigai

Asun Olaetxea  izanen da, ezusterik ezean, Helio Robledaren ordezko Kontuen Ganberako lehendakaritzan. Gobernuari babesa ematen dioten taldeek gaur goizean aurkeztu dute Parlamentuan beteluarraren hautagaitza.

Olaetxea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da (NUP, 2000). Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoari buruzko masterra egina du (NUP, 2010), eta baita Toki Ogasunaz eta Kontu-ikuskaritza finantziarioz bana urteko ikastaroak, NUPn eta UNEDen eginak.

Vicente Montesinos ofrece un seminario sobre el futuro de la contabilidad
Vicente Montesinosen hitzaldia, kontabilitatearen etorkizunaz

Vicente Montesinos ekonomia finantziero eta kontabilitateko katedradunak kontabilitatearen etorkizunari buruzko hitzaldi bat eman du Kontuen Ganberaren egoitzan. Montesinos Valentziako Kontuen Ganberako lehendakaria ere izana da. Haren ustez, aldaketa garaia dator kontabilitate publikoan, eta horrek eraginen die diru publikoaren kontrolaz arduratzen direnei. Horrek ekarriko dituen aldaketak nabarmendu ditu gaur goizean Kontuen Ganberan. Kontuen Ganberako teknikariak ez ezik, Nafarroako Gobernuko eta udaletako batzuk ere parte hartzen dira prestakuntza saioan.  

Aste honetan hiru txosten kaleratuko ditugu: NUP eta Los Arcos eta Burlatako Udalak

Kontuen Ganberak hiru txosten kaleratuko ditu aste honetan. Batetik, Los Arcos eta Burlatako Udalei buruzkoa. Eta, bestetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2014ko kontuei buruzkoa.

Kontuen Ganberako lehendakarigaiak aurkezteko epea martxoaren 11n amaituko da

Parlamentuko Mahaiak Kontuen Ganberako lehendakarigaiak aurkezteko epea astebetez luzatzea erabaki ondoren, epea martxoaren 11n amaituko da. Hemendik aurrera, beraz, bi asteko epea dute parlamentu taldeak hautagaiak aurtezteko. Oraingo lehendakari Helio Robledas askotan esan du ez duela berriro hautagai izan nahi.

1982an martxoan martxan jarri zenetik, Kontuen Ganberak lau lehendakari izan ditu: Mariano Zufia (1982-1991), Patxi Tuñón (1991-1997), Luis Muñoz Garde (1997-2010) eta Helio Robleda (2010-2016).