Argitalpen data
Nafarroako Parlamentuak heldu den ostegunean, apirilak 7, izendatuko du Kontuen Ganberako lehendakaria. Hautagaiak aurkezteko epea amaiturik, bakarra dago: Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako auditorea. Olaetxearen hautagaiatza gobernuarei babesa ematen dioten lau koalizioek aurkeztu dute: Geroa Bai, EH Bildu, Podemos/Ahal dugu eta Ezkerra. Lau indarrok Parlamentuan gehiengoa dutenez, ustekaberik ezean Olaetxea izendatuko dute lehendakari. Kontuen Ganbera martxan jarri zenetik, lau lehendakari izan ditu: Mariano Zufia (1982-1991), Patxi Tuñon (1991-1996). Luis Muñoz Garde 81997-2010) eta Helio Robleda (2010-2016). Robledak uko egin dio hautagai izateari, sei urteko epea aski zelakoan.