
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Berriak
Datozen asteotan, Kontuen Ganberak hiru txosten argitaratuko ditu. Batetik, Sodena sozietate publikoak Senda Viva parkea kudeatzen duen Parquenasa enpresari eginiko diru-ekarpenak. 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena ere ezagutaraziko dugu. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kontuei buruzkoa ere plazatuko dugu.

Gaur eguerdian Udal Barne Kontrolari buruzko III. Kongresua amaitu da. Palentzian egin da atzotik, Estatuko Kontu Hartzailetza Nagusiak eta Palentziako Diputazioak antolaturik. Nola indartu udal kontu-hartzailearen profesioa, horixe izan da kongresuaren leloa.
Asturiaseko Kontu Epaitegiak antolatua, jardunaldi teknologikoak egin dira atzo eta gaur Oviedon. Administrazio elektronikoa, zibersegurtasuna eta kontrol erakundeen digitalizazioa dira, besteak beste, aztertu diren gaiak.
Kontuen Ganberako bi ordezkarik parte hartu dute; informatikariak biak: Jose Antonio Garbayo eta Javier Martinez de Estibariz.
Irudian, gaurko jardunaldiko irudia.
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilentzia Plana ezartzeko Gobernuak hartu dituen neurriei buruzko txostena aurkeztu du gaur Parlamentuan. Planak bidea ematen du pandemiaren eragina gainditzeko Europak ematen dituen funtsak hartzeko. Europar Batasuna, estrategia horri jarraituz, 750.000 milioiko diru-laguntza emanen die batasuneko kideei, Next Generation funtsen bidez.

Kontuen Ganberak Instagramen profil bat ireki du @camaradecomptos izenekoa. Bertan bideo didaktikoak, argazkiak, datuz betetako infografiak, alderatze-grafikoak, instastorieen bidezko inkestak eta abar aurkituko dituzue. Testu eta guzti.

Kontuen Ganberako lehendakaria itxaron zerrendei buruzko txostenaz mintzatu da kazetarien aitzinean. Kontuen Ganberan berean eginiko agerraldian, Cabezak datu bat nabarmendu du: azken bost urteotan, Osasunbideko itxaron zerrendak %29 igo direla. Horren ararazoi nagusiak bi direla adierazi du. "Biztanleriaren zahartzea, batetik, eta Covid-19aren ondorioak, bestetik. Arazo korapilatsu eta orokortua dela azpimarratu ondoren, gomendio batzuk aipatu ditu. Hasteko, itxaron zerrenden atzean dauden arrazoiak ongi aztertu behar direla, ondoren planifikazio eta kudeaketa hobetzeko.
Aste honetan, Kontuen Ganberak bi txosten argitaratuko ditu. Batetik, aurtengo Parlamenturako hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioen kontuak. Txostena derrigorrezkoa da indar politikoek emaitzen arabera dagokien diru-laguntza jaso dezaten. Txostena bihar ezagutaraziko dugu.
Ostegunean, berriz, Osasunbideko itxaron-zerrendei buruzkoa argitaratuko dugu. Txostenak azken bost urteotako itxaron-zerrenden bilakaera eta kudeaketa aztertzen ditu.
Nafarroako Gobernuko lehendakariak Ignacio Cabeza hartu du gaur goizean bere bulegoan. Gobernuko eta Kontuen Ganberako lehendakarien arteko bilera protokolario izan da, Gobernua osatu zenetik egin duten lehena. Feliz Taberna lehendakariorde lehenak ere parte hartu du. Bileran bi erakundeen arteko erronkez mintzatu dira. Ignacio Cabezak Kontuen Ganberak argitaratzeko dituen txostenen berri ere eman die. Horien artean daude Osasunbideko itxaron zerrendak eta Hezkuntza Departamentuko langileriaren kontratazioa.
Irudian, Chivite eta Cabeza bilera hasi aurretik.

Kontuen Ganberak 2023-2024 ikasturteko bisita programa martxan jarri du. Bisita egin nahi duten taldeek gure web orriaren bidez egin behar dute eskaera, hurrengo loturan: http://bit.ly/44Rvvkm. Taldeal, gutxienez, hamar lagunekoak izanen dira. Gehienez, hogeita hamarrekoak.

Kontuen Ganberako Miguel Angel Aurrekoetxea auditoreak Mexikoko gobernu auditoretzaren astean parte hartu du. Ekimena Mexikoko kontulari publikoek antolatu dute. Aurrekoetxearena hitzaldi birtuala izan da, Iruñetik egina.
Nafar kontu-ikuskariak hiru zatitan banatu du bere hitzaldia. Batetik, diru publikoaren kontrolaren antolakuntza aipatu du: Kontu Epaitegiaren eskumenak eta autonomietako kontu erakundeena. Eta azken horien artean, Kontuen Ganbera, Nafarroako diru publikoaren kontrola bermatzeko.