Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Alumnos de 1º de Bachillerato del Colegio El Huerto, de visita en la Cámara de Comptos
Iruñeko El Huerto ikastetxeko Batxilergoko 1. mailakoak, Kontuen Ganberan

Iruñeko El Huerto ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleak Kontuen Ganberaren egoitzara etorri dira gaur goizean. Hasteko, erakundearen historia laburubildu zaie, erakundearen barneko patioan. Ondoren, solairu nagusira joan dira, Kontuen Ganberak egiten duen lanaren berri jasotzeko. Egoitzatik joan aurretik, patioan argazkia egin diegu.

ANIMSAko teknikariak, Kontuen Ganberan

ANIMSA udal enpresa publikoko kudeatzailea eta Idoia Etxarri, Jesus Garcia eta Tatxi Perez teknikariak Kontuen Ganberara etorri dira gaur, aipaturiko enpresak udal sektorean dituen hainbat proiekturen berri emateko. Bileran ANIMSAk eta Kontuen Ganberak elkarlanean egin lezaketen lanaz ere mintzatu da, biek udalen modernizazio bultzatu nahi baitute.

Alumnos de Donapea visitan la Cámara de Comptos
Donapea institutuko ikasleak, Kontuen Ganberan

Iruñeko Donapea institutuko ikasle talde bat Kontuen Ganberaren egoitzara etorri da gaur goizean. Barneko patioa eta lehenbiziko solairua ikusi ondotik, erakundearen bideoa ikustera joan dira. Amaitzeko argazkia egin dugu patioan.

Helio Robledak Kontuen Ganberaren datorren urteko fiskalizazio-programa aurkeztu du

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko mahaia eta eledunen batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, heldu den urteko fiskalizazio-programa aurkezteko.

Jubilados de Aoiz visitan la Cámara de Comptos
Agoizko jubilatu talde bat, Kontuen Ganberan

Agoizko jubilatu talde bat bisitan izan dugu gaur Kontuen Ganberaren egoitzan. Etxea ezagutu ondoren, erakundearen bideoa ikusi dute. Ondoren, Agoitza bueltatu aurretik, argazkia egin dugu barneko patioan.

NUPko Zuzendibideko ikasleak, Kontuen Ganberaren egoitzan

NUPko Zuzenbideko lehen kurtsoko ikasleak gure egoitzara etorri ziren pasa den ostiralean.Ikasleak Fernando Lera irakaslearekin etorri ziren. Antsoleaga karrikako egoitza ikusteaz gain, gure erakundearen lana azaldu genien. Ondoren erakundearen bideoa ikusi zuten eta bisita amaitu aurretik argazkia egin genuen.

Helio Robledak bi txosten aurkeztu ditu Parlamentuko Osasun Batzordean

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, berriki kaleraturiko bi txosten aurkezteko. Bata Osasun Departamentuak San Juan de Dios ospitalera ateratako zerbitzuen inguruko azterketaren ingurukoa zen, eta bestea azken bi urteotan mediku zentro pribatuetara ateratako zerbitzuei buruzkoa.

Helio Robledak iazko kontu orokorrei buruzko txostena Parlamentuan aurkeztu du

Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia y Ogasun batzordeko kideen aitzinean agertu da gaur goizean, iazko kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko. Kontuek eslatzen duten finantza egoera azaltzeaz gain, azken bost urteotako eboluzioaz ere mintzatu da. Txostenak bilduriko gomendio nagusiak ere azpimarratu ditu.

Jornadas sobre el nuevo plan general de contabilidad pública
Kontabilitate publikoaren plan berria, aztergai Kontuen Ganberan

Nafarroako Kontuen Ganberak eta Fiasep fundazioak antolaturik, kontabilitate publikoaren plan berriari buruzko jardunaldiak egiten ari dira gure egoitzan. Gaur eta bihar burutuko diren lan-saioetan 40 bat teknikarik hartzen dute parte, gehienak Kontuen Ganberakoak eta besteak beste administraziotatik etorriak. Hizlariak honako hauek dira: Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea; Antonio Lopez, Andaluziako Kontuen ganberako presidentea; eta David Ortiz Granadako unibertsitateko irakaslea.

La Cámara de Comptos firma un convenio con el Parlamento para agilizar la comunicación entre ambas instituciones
Kontuen Ganberak hitzarmen bat sinatu du Parlamentuarekiko komunikazioa hobetzeko

Nafarroako Kontuen Ganberak eta Parlamentuak hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko komunikazioa hobetzeko. Hemendik aurrera, elkarri bidali beharreko informaziorako papera alde batera utzi eta teknologia berriak erabiliko dira. Hitzarmena Alberto Catalan parlamentuburuak eta Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak sinatu dute.

Subscribe to Noticias