Argitalpen data
Nafarroako Kontuen Ganberak eta Parlamentuak hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko komunikazioa hobetzeko. Hemendik aurrera, elkarri bidali beharreko informaziorako papera alde batera utzi eta teknologia berriak erabiliko dira. Hitzarmena Alberto Catalan parlamentuburuak eta Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak sinatu dute.