Skip to main content

ASOCEX

Berriak

El ex presidente de la Cámara de Comptos Luis Muñoz, Medalla de Oro al Mérito del Trabajo
Luis Muñoz Gardek lanaren urrezko domina lortu du

Luis Muñoz Garde Comptos Ganberako presidente ohiak lan arloan eginiko merituak saritzen dituen urrezko domina jaso du. Muñoz Garderekin batera beste 34 lagun saritu ditu Espainiako Gobernuak. Sariaren xedea da edozein lan edo zerbitzutan eginiko ibilbide eredugarria nabarmentzea. 

Muñoz Garde Etxalarren sortu zen 1939an. Merkataritza-ikasketak bururu ondoren, aholkulari fiskalen elkartean sartu zen eta Kontu-ikuskarien elkarteko kide ere izan zen.

Visita de los participantes en el congreso sobre recaudadores de impuestos
Historialari talde bat bisitari

Pasa den ostiralean, Estatuko hainbat tokitatik etorritako historialarien bisita jaso genuen Comptos Ganberan. Hogeita bost ziren, guztiak zerga-biltzaileei buruzko kongresuan parte hartzen ari zirela. Arcas Comunis eta Azterketa Fiskalen Institutuak antolaturiko jardunaldietan erretiroa berriki hartu duen Juan Carrasco katedraduna omen zuten, eta omendua ere gurekin izan zen. Etxea bisitatu ondoren, XIII. mendeko egoitzaren berri jaso zuten, eta  Comptos Ganberaren historia eta  gaur egungo zereginak azaldu genizkien. 

Los alumnos de Cuatrovientos visitan la Cámara de Comptos
Iruñeko Cuatrovientos Institutuko ikasleak, Comptos Ganberaren egoitzan

Iruñeko Cuatrovientos Institutuko Administrazio eta Finantzak zikloko ikasle talde bat bisitan izan dugu gaur Antsoleaga karrikako egoitzan. XIII. mendeko etxea ikusteaz gain, Comptos Ganbearen historia eta gaur egungo egoeraren berri jaso dute. Azkenik, auditore batek eguneroko lanen berri eman die.

Los alumnos/as de San Francisco, de visita en la Cámara de Comptos
San Frantzisko Eskolako haurrak, Comptos Ganberan

San Francisko Eskolako LHko bigarren mailako haurrak bisitan izan ditugu Comptos Ganberaren egoitzan. Bi taldetan banaturik, eta irakaslea gidaria zutela, gure etxea erakusteaz gain erakundearen historia ere azaldu diegu. Begi bistakoa zen ikasle taldeak gaia landua zuela aldez aurretik, gure egoitzan sartzean Carlos II.aren berri bazutelako. Barneko patioa eta lehen solairua ikusi ondoren, oso txintxo portatu diren haurrak eskolara bueltatu dira, baina aurretik argazkia egin diegu.

Helio Robleda participa en el Seminario de Gestión Pública Local de Gijón
Helio Robledak Tokiko Erakundeen kudeaketari buruzko mintegian parte hartu du

Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak tokiko erakundeen kudeaketari buruzko Gijongo mintegian parte hartu du. "Korapilatsua erraz bihurtuz" lelopean eginiko jardunaldian, aditu batzuek  udal kudeaketaren zenbait arlo aztertu dituzte.

Helio Robledak Espainiako Udal eta Kontzejuen Federazioaren kostuen gaineko azterketa aurkeztu du, beste bi aditurekin: Antonio Lopez katedraduna eta Carlos Prieto, Espainiako Udal eta Konzejuen Federazioko Ogasun Batzordeko idazkaria.

Nafarroako Comptos Ganberak kontuen epaitegien IX. topaketa antolatuko du

Nafarroako Comptos Ganberak kontuen epaitegien IX. topaketa antolatuko du datorren urtean. Formakuntza jarduera Iruñean sortu zen 1987an, Comptos Ganberak bultzatuta, eta geroztik kontuen epaitegietako teknikariak zortzi aldiz elkartu ziren, Estatuko hainbat hiritan.

Nafarroako Comptos Ganberak topaketaren data zein tokia zehaztu ditu honez gero: urriaren 26 eta 27an, Iruñeko INAPen egoitzan. Ohi zenez, bilera orokorrak antolatzeaz gain, taldeka ere elkartuko dira teknikariak hainbat gai aztertzeko.

Helio Robleda "itzalpeko ordainsaria"z mintzatu da Parlamentuan

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, "itzalpeko ordainsaria"z eginiko txostena azaltzeko. Parlamentuak berak eskaturiko txostenak azpiegiturak finantzatzeko modu berria azaltzen du: enpresa pribatu batek ordaintzen ditu obra-lanak, eta Administrazioak urteroko kanona pagatzen dio. Hau da Bideko autobidean ez ezik, Nafarroako Ubidean eta Pirineoko autobidean erabilitako finantzaketa-sistema.

Helio Robledak Unibertsitate Publikoari buruzko txostena azaldu du Parlamentuan

Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea Parlamentuko Hezkuntza batzordearen aitzinean agertu da Unibertsitate Publikoari buruzko azken txostena aurkezteko. Robledak azpimarratu duenez, unibertsitateak hainbat urtetarako finantziazio plana behar du. Bestalde, gardentasuna hobetu eta behar bezalako ikerkuntza plana ere behar luke.

Helio Robleda, etxekoandreekin elkartu da

Helio Robleda, Nafarroako Comptos Ganberako presidentea Santa Maria la Real etxekoandre elkarteko kideekin elkartu da Iruñeko Maisonnave hotelean. Robledak kurtso hasierako hitzaldia egin du. Comptos Ganberaren historiaz hitz egin ondoren, gaur egungo Comptos Ganberaren ezaugarri eta lan motak azaldu dizkie.

Helio Robledak zerbitzu publikoak hobetzeko neurriez hitz egin du Londresen

Helio Robleda Comptos Ganberako presidenteak hitzaldi bat eman du gaur goizean Londresen, Europako kontu epaitegien urteroko batzarrean. “Kontu epaitegiak krisiaren aurrean” lemapean eginiko batzarrean Helio Robledak diru publikoaren kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Robledak Estatuko hainbat tokitan eginiko kostuen gaineko azterketak aurkeztu ditu, horien artean Espainiako Udal eta Probintzien Federazioak bultzaturikoak.

Subscribe to Noticias