Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak Unibertsitate Publikoari buruzko txostena azaldu du Parlamentuan

Argitalpen data

Helio Robleda, Comptos Ganberako presidentea Parlamentuko Hezkuntza batzordearen aitzinean agertu da Unibertsitate Publikoari buruzko azken txostena aurkezteko. Robledak azpimarratu duenez, unibertsitateak hainbat urtetarako finantziazio plana behar du. Bestalde, gardentasuna hobetu eta behar bezalako ikerkuntza plana ere behar luke.
Robledak esan duenez, espainiar unibertsitateak arautzen dituen sistemak porrot egin du, ez baita gauza gizartearen eskaerei erantzuteko. Hortaz, kudeaketa mailan erabateko aldaketa proposatu du. Nafarroako Unibertsitate Publikoa da, Robledaren ustetan, aldaketa hori bultza lezakeenetako bat, erakundearen laguntza eta tamaina egokia dituelako.