Skip to main content

Ignacio Cabeza: "AA auditoretza publikoan erabiltzeko konfidentzialtasuna bermatu behar dugu, eta datuak egoki landu"

Argitalpen data

“Adimen artifiziala eta kanpoko kontrola. Erronka eta aukerak”. Estatuko Kontu Epaitegiko eta autonomietako kontu epaitegietako ordezkariak gai horretaz eztabaidatzen aritu dira, Madrilen eginiko jardunaldi batean. Bertan, auditoretzako adituekin batera, teknologia-enpresetako ordezkariak eta legelariak aritu dira hizlari.

Kontuen Ganberako lehendakari Ignazio Cabezak adimen artifizialaren garrantzia nabarmentzen du. “Gure artean dagoen errealitatea da. Gure bizimodua eta lanean aritzeko modua ere aldatzen ari da, administrazio publikoetan ere”.

AA administrazioetan txertatzeko beharra azpimarratzen du, baita kontu epaitegietan ere. Dena den, prozesuaren konplexutasunaz jabetuta dago: “AA izugarrizko abiaduran ari da garatzen. Horrek arazo handia dakar berekin: eredu bat martxan jarri nahi dugunerako, baliteke zaharkitua egotea”.

Datuen konfidentzialtasuna eta segurtasunari ere erreparatu die: “Administrazio publikoetan datu konfidentzialak erabiltzen ditugu. Beraz, konfidentzialtasuna nola bermatu argi izan behar dugu. Bestela, datu horiek behar bezala landu behar ditugu, AAk egoki erabil ditzan”.