
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Informes | Nafarroako toki administrazioa (2019)
Nafarroako Kontuen Ganberak toki administrazioari buruzko txostena kaleratu du. Bertan, udal, kontzeju eta gainerako udal erakundeen egoera orokorra aztertzen da. Iazko hasieran, 702 toki entitate zeuden Nafarroan: 272 udal, 346 kontzeju, 62 mankomunitate eta 22 udal elkarte. |
||
Berriak | Olaetxeak, bihar, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan
Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, abenduak 22, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Olaetxearen agerraldia eguerdiko 12:15ean hasiko da. |
||
Informes | Iruñeko Udala, 2020
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, udalaren kontuak eta finantza egoera aztertu ditu. Udalak 210 milioi gastatu zituen iaz, eta 227 bildu. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %3 handitu ziren eta diru-sarrerak, berriz, %5. Gastuetan nagusia langileria da: 104 milioi. Ohiko ondasunetan 69… |
||
Informes | Nafarroako kontu orokorrak, 2020
Kontuen Ganberak Nafarroako kontu orokorrei buruzko txostena kaleratu du. Bertan, Foru Administrazioaren 2020ko finantza egoera islatzen da. Iaz, Nafarroako Gobernuak 4.600 milioi gastatu zituen. Diru-sarrerak 4.700 eurokoak izan ziren. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %4 igo ziren (191 milioi) eta diru-sarrerak, berriz, %7 (315 milioi… |
||
Informes | Nafarroako Gobernuaren ordainketa telematikoaren sistema
Kontuen Ganberak Gobernuaren ordainketa telematikoa aztertu du Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuaren ordainketa telematikoaren sistema aztertu du. Txostenak azken hiru urteotako kudeaketa du oinarri. |
||
Berriak | Asun Olaetxea Sarajevora joan da, Eurorai-ren mintegian parte hartzera
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Sarajevora joan da, Eurorai-ren mintegian parte hartzera. Bileraren helburua da Europako herrialdeetako kontu epaitegien balioa eta etekinak aztertzea, bereziki Covid-19ak sorturiko egoeran. Mintegiaren antolaketan bosnia eta Herzegovinako Auditoretza-bulegoak ere parte hartzen du. Gaur Eurorai-ren… |
||
Berriak | Juan Carlos Pikabea, Kontuen Ganberan bisitan
Juan Carlos Pikabea artista lesakarra bisitan etorri zaigu gaur Kontuen Ganberara. Gure etxea erakutsi diogu, eta erakundeak dituen zereginez ere mintzatu gara. Gure egoitzatik metro gutxira, Kale Nagusiko Kondestable aretoan, Pikabearen Bidaso, bida so erakusketa dago ikusgai. Bertan lesakarraren 70 margo-lan daude, gehienak Nafarroako eta… |
||
Berriak | El Bierzoko lagun talde bat bisitan, Helio Robleda horien artean
Azken urte eta erdian, Covid-19aren pandemiaren ondorioz, Kontuen Ganberan ez dugu bisita gidaturik egin. Gaur berreskuratu dugu ohitura, egoera normaltzen hasia den seinale. Leongo El Bierzotik etorritako talde bat jaso dugu. Bisita berezia izan da. Batetik,.urte eta erdiko etenaldiaren ondotik lehena zelako. Bestetik, bisitarien artean Helio… |
||
Berriak | Gemma Angelica Sanchez legelaria, "whistleblowing" direktibari buruzko nazioarteko kongresuan hizlari
Kontuen Ganberako legelaria Gemma Angelica Sanchez "Whistleblowing" direktibari buruzko naziaorteko kongresu batean parte hartuko du. Kongresua bihar eta etzi eginen da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Aipaturiko direktiba iruzur salaketak arautzen ditu. Europako estatu guztiek urtea amaitu baino lehen bere egin beharko dute. Sanchezek… |
||
Informes | Nafarroako Foru Administrazioak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntza (2020)
Covid-19a dela-eta, iaz 180 milioiraino igo ziren Kontuen Ganberak Gobernuak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntzak aztertu ditu Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuak enpresa pribatuei emaniko diru-laguntzak aztertu ditu. |
Antesala despacho presidencia