Skip to main content

ASOCEX

2022/05 Nafarroako Arartekoaren 2021 urteko kontuak

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena egin du.

Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Aurtengo martxoan, Patxi Verak Javier Enerizi lekukoa hartu zion, azken horrek karguan 14 urte egin eta gero, zortzi jardunean.

Arartekoak Parlamentuaren arautegia bete behar du kontabilitate, kontu-hartzailetza, kontratazio eta gastuen baimenerako. Arartekoaren aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontu nagusietan sartzen da, eta haren kontuak ere Nafarroako kontu orokorretan daude.

Arartekoaren iazko gastua 757.000 eurokoa izan zen. Gastuaren zati nagusia langileriarena da: 560.000 euro. Iazko abenduaren 31n, zortzi lagun ari ziren lanean erakundean: bi funtzionario, bost aldi bateko kontratatu eta administrazio-kontratudun bat.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Arartekoak legedia bete egiten baitu haren ekonomia eta finantza jardueran. Txostenak Arartekoaren jarduera-datu batzuk ere ematen ditu. Iaz 3.547 jarduketa egin zituen, 1.540 kexa kudeatu, 1.923 kontsulta jaso eta 410 erabaki hartu zituen.