Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Asun Olaetxeak foru sektorearen birmoldaketari buruzko txostena aurkeztu du

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertu da gaur, foru sektorearen birmoldaketari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Garapen ekonomikoa Batzordearen aitzinean egin da, Geroa Bai taldeak eskatua.

Informes Nafarroako kontu orokorrak (2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak iazko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak Foru Administrazioaren finantza egoera aztertzen du, sektore publikoa osatzen duten erakunde guztien datuak emanez: Gobernua eta haren erakunde autonomoak; Nafarroako Parlamentua eta haren menpeko instituzioak: Kontuen Ganbera eta Arartekoa; eta fundazio…

(0,9 MB)
Berriak Juan Manuel Fernandez epailea, "Kontuen Ganberako topaketetan" hizlari

Juan Manuel Fernande epailea, Botere Judizialaren Kontseiluko kide eta Nafarroako Justizia Epaitegi Goreneko presidente ohia gure egoitzan izan dugu, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari. Haren ibilbideaz hiz egin digu, eta justiziaren egoera eta erronkak ere hizpide izan ditu.

Berriak Asun Olaetxeak bi txosten aurkeztu ditu Parlamentuan: udalen kontratazioa eta ikastolendako diru-ekarpenak

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertu da, azken hilabeteotan argitaratu dituen bi txosten aurkezteko: 9.000 biztanletik gorako udalen kontratazioa eta Bera, Viana, Altsasu eta Baztango Udalek herriko ikastolari emaniko diru-ekarpenei buruzkoa.

Berriak Estatuko kontu auzitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira

Estatuko kontu auzitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira gaur, guztien arteko harremanak sendotzeko eta elkar lana bultzatzeko. Bileran Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak parte hartu du, Estatuko kontu auzitegietako beste ordezkariekin batera. Bileran unibertsitate arloko auditoretza-lana egitea hitzartu dute. Bestalde, instituzio…

Informes Nafarroako sektore publikoaren berregituraketa (2010-2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Foru Administrazioaren berregituraketari buruzko txostena argitaratu du. Gogoratzekoa da nondik datorren asmo hori: krisi ekonomikoari aurre egiteko asmoz, Estatuak hitzarmen bat bultzatu zuen erkidegoetan bideragarritasuna bermatzeko neurriak har zitzaten. 2010etik 2016ra harturiko neurriak aztertzea da txostenaren…

(514 KB)
Berriak Iñaki Gabilondok liluratu egin zituen Baluarteko aretoa bete zituzten entzuleak

Iñaki Gabilondok liluratu egin zituen atzo Baluarteko Camara aretoa bete zituzten entzuleak. Kontuen Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbitirekin eginiko solasaldian, donostiarrak Iruñeko oroitzapenak, pil-pilean dauden gaiak eta etorkizuna izan zituen hizpide. Gogoeta interesgarriz beteriko bi orduko solasaldia izan zen. Ondoren, Asun…

Berriak Gabilondoren hitzaldirako lekurik ez dago

Iñaki Gabilondoren hitzaldirako tokirik ez dago. Sarrera librea zen, aurretik izena emanda. Leku guztiak beteta daude. Hitzaldia arratsaldeko 7etan hasiko da, Iruñeko Baluarteko Camara aretoan.

Informes Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga (2013-2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren kudeaketa aztertu du. Txostenaren helburua zen, batetik, zergen diru-sarrerak aztertzea, eta prozedura zein kontrolaz ere iritzia ematea. Zergaren arduraduna Nafarroako Zerga Ogasuna da. Oinordetza eta dohaintzen gainekoak pertsona fisikoak lorturiko ondare gehikuntzari…

(500 KB)
Informes 10/2014 Foru legearen betetzea Foru Administrazioak 2014-2017 epean emaniko abal eta maileguetan

Nafarroako Kontuen Ganberak abal eta mailegu publikoen legezkotasuna aztertu du. Parlamentuak egin zuen txostenaren eskaera, PP-k proposatuta. Txostenak dioenez, 2014tik abal eta mailegu publikoak foru lege bidez baimendu behar dira. Abal eta maileguen gehienezkoa zenbatekoak ere zehazten dira, ekitaldi bakoitzerako. Aurrekontu legeak finkaturiko…

(440 KB)

Antesala despacho presidencia