ASOCEX
Argitalpen data
Estatuko kontu epaitegietako presidenteak Aragoin elkartu dira gaur, bertako Kontuen Epaitegiaren egoitzan. Gaurko bileran harturiko neurrien artean politika publikoen helburuak hobeki aztertzea dago. Horretarako, funtsezkotzat jo dute auditoreen prestakuntza hobetzea. Alde horretatik, hitzarmen bat sinatuko dute Estatuko Ikerketa Fiskalen Institutuarekin eta Administrazio Publikoen Institutuarekin kontue paitegietako teknikariek prestakuntza jaso dezaten. Horri esker, politika publikoen eraginkortasuna aztertzeko tekniketan trebatuko dira.
Kontuen Gaberaren izenean, gaurko bileran Asun Olaetxeak lehendakariak parte hartu du.