Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Bihar kaleratuko dugu 2016ko kontuei buruzko txostena

Kontuen Ganberak bihar 2016ko kontuei buruzko txostena argitaratuko du. Txostenaren helburua da Foru Ogasunaren egoeraz datuak eta iritzia ematea. Legez egin beharreko txostena da, beharrezkoa Nafarroako Parlamentuak iazko kontuak onartu ahal izateko.

Berriak Alfonso Sanchez Tabernero, Kontuen Ganberako topaketetan gonbidatu

Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sanchez Tabernero gurean izan da gaur, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari. Horren helburua da Nafarroako politika, gizarte eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekarri eta solasaldi bat egitea, pertsonaia ez ezik ordezkatzen duten instituzioen berri ere jasotzeko. Sanchez Tabernerok, besteak…

Berriak Estatuko kontu epaitegietako ordezkarien bilera, toki administrazioaren kontrola koordinatzeko

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Madrilen elkartu ziren atzo, toki administrazioaren kontrolaren koordinazioaz mintzatzeko. Bileran udalen kontu emate prozesua hobetzeko sistema informatiko berriaz ere ezagutu zuten. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan zen.

Berriak NUPko Zuzenbideko ikasleak, Kontuen Ganberan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbideko talde bat Kontuen Ganberara etorri da bisitari. Egoitzako leku nagusiak ikusi ondoren, Kontuen Ganberaren historia eta egungo egoeraz informazioa eman diegu. Bisita amaitzeko Kontuen Ganberaren berri ematen duen bideoa ikusi dute.

Berriak Asun Olaetxea Ultzamako planta ikertzen duen batzordearen aitzinean agertuko da bihar

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da bihar, Ultzamako biometanizazio plantaz eratu den batzordearen aitzinean. Batzordea Kontuen Ganberak gaiaz argitaratu zuen txostena ezagututa eratu zen. Olaetxearena lehen agerraldia da. Goizeko 9etan dago iragarrita.

Informes Tuterako Udala (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren 2016ko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: 2016ko aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalerriak 35.170 biztanle ditu. Udalak erakunde autonomo bat du (Ur Udal Batzordea) eta enpresa publiko bat (Castel…

()
Informes Bardeako Komunitatearen protokolo, bilera, bidaia, ordain eta sarien gastua; eta kontratazio publikoaren kudeaketa (2010-2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Bardeako Komunitatearen hainbat gasturen kudeaketa aztertu du: protokolo-gastuak eta bileretan parte hartzeagatik eginikoak; bidaia-gastuak; eta kontratazio arlokoak. Txostena hiru eskariren ondorioa da. Horietako bi Parlamentuak egin zituen, EH Bilduk eta Ezkerrak bultzatuta, eta bestea Valtierrako Udalak. Kontuen…

()
Informes Berriobeitiko Udala (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Berriobeitiko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Bi kontu nagusi aztertu dira bertan: 2016ko kontuak eta jarduera ekonomikoaren legezkotasuna. Berriobeitiko Udalak hamar kontzeju ditu: Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriogoiti, Berriobeiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza. Azken urteotan, nabarmen hazi…

()
Informes Nafarroako Kontuen Ganberako datu pertsonalen babeserako sistema (2015-2016)

.

()
Berriak Kontratazio publikoari buruzko jardunaldia, Javier Vazquez Matillaren eskutik

Kontuen Ganberan kontratazio publikoa izan dugu aztergai gaur goizean eginiko prestakuntza saioan. Hizlaria Javier Vazquez Matilla izan da, abokatua eta kontratazio publikoan aditua (Europar Batzordean gaiaz arduratzen den aditu taldeko kidea dugu). Kontrata motak aztertzeaz gain, oraingo foru legeaz mintzatu da, eta baita Europako direktibek eta…

Antesala despacho presidencia