Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes Sodenak Davalor Salud, SL-ri emaniko maileguak

Nafarroako Kontuen Ganberak Sodena sozietateak Davalor enpresari emaniko maileguei buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, PP taldearen ekimenez. Lanaren helburua da maileguen egokitasuna eta horretarako erabili diren txostenak aztertzea. Txostenak gogoratzen duenez, Sodena enpresa-proiektuak bultzatzen dituen sozietate…

()
Berriak Odol eta Ehunen Bankuari buruzko txostena, bihar aztergai Parlamentuan

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentura joanen da bihar, Nafarroako Odol eta Ehunen  Bankuari buruzko txostena aurkezteko.Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, eta apirilean kaleratu zen. Agerraldia goizeko 9:30etan eginen da, Osasun Batzordearen aitzinean.

Berriak Asun Olaetxeak Ultzamako plantari buruzko txostena azalduko du bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da bihar Ultzamako minden plantari buruzko txostena aurkezteko. Agerraldia Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa Batzordean izanen da, goizeko 11etan hasita.

Informes Gizarte-larrialdietarako diru-laguntzak (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak gizarte-larrialdietarako diru-laguntzei buruzko txostena kaleratu du. UPNk eskaturiko txostenaren helburua da Eskubide Sozialetako Departamentuak 2015ean emaniko gizarte-larrialdietarako laguntzak aztertzea. Txostenak dionez, 2015ean 66 milioi bideratu ziren egoera larrian dauden nafar familiei laguntzeko. Horren zati…

()
Berriak Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Palencian bildu dira

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Palencian bildu dira gaur, elkarri informazioa emateko eta lanen koordinazioan areagotzeko. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan da.

Informes Ultzamako biometanizazio planta

Nafarroako Kontuen Ganberak Ultzamako biometanizazio plantari buruzko txostena kaleratu du. Inbertsioa bertako Udalak bultzatu zuen 2007an Iraizozko Elordi industrialdean, abeltzainen hondakinen kudeaketa errazteko. Hiru milioitik gorako inbertsio publikoa egin ondoren, azpiegitura abandonaturik dago. Txostenak gogoratzen duenez, duela hamar urte…

()
Informes Aiegiko Udala (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Aiegiko Udalaren 2015eko kontuak eta haren finantza egoera aztertu ditu. Txostena udalak berak eskatu zuen. Aiegiko Udalaren 2015eko kontuen laburpena hauxe da: 1,1 milioi gastatu eta 1,2 milioi bildu zuen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (477.000 euro), ondasun eta zerbitzu arruntak (472.000 euro) eta…

()
Informes Nafarroako Odol eta Ehunen Bankua, eta organoen emate eta transplantea (2011-2015)

Nafarroako Kontuen Ganbera Odol eta Ehun Bankuaren kudeaketari buruzko txostena kaleratu du. Txosten berean organoen dohaintza eta transplanteen kudeaketa ere aztertu du. Txostena lau parlamentari-taldek eskatu zuten: Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerra. Oraingoa ez da Kontuen Ganberak gaia eginiko lehen azterketa: 2008an…

()
Berriak Estatuko fiskal nagusia, Kontuen Ganberan

Estatuko fiskal nagusiak Kontuen Ganbera bisitatu du gaur goizean, José Manuel Maza Nafarroako fiskal buru Jose Antonio Sanchez eta Kontue Epaitegiko fiskal buru Miguel Angel Torresekin etorri da. Asun Olaetxearen eskutik ezagutu dituzte etxea eta erakundearen zereginak. Ondoren, Kontu Epaitegiko fiskal buruak hitzaldi bat eman die egunotan…

Berriak Kontu epaitegietako legelarien bilera Iruñean

Kontu epaitegietako hogei bat lagun bildurik daude Iruñean, Kontuen Ganberaren egoitzan, beren zereginez hausnarketa egiteko. Aztertuko dituzten kontuen artean daude hurrengoak: langileriaren kudeaketa, soldatak, epaitegietan peritu edo lekuko gisa egin beharrekoa eta txostenen eduki juridikoa. Jardunaldiak bihar amaituko dira, Espainiako Kontu…

Antesala despacho presidencia