- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
| Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
|---|---|---|---|
| Informes | Nafarroako Administrazioetako langileriaren azken urteotako kontratazioaren bilakaera (2012-2015)
Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Administrazioetako langileriaren azken urteotako kontratazioaren bilakaera aztertu du eta, bereziki, aurrekontu egonkortasun legeak arlo horretan izan duen eragina. Txotenak 2012-2015 epeko kontrataziok aztertu ditu, bai Foru Administrazioan eta bai udaletan ere. |
||
| Informes | Arartekoa (2015)
Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2015eko kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du. Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da egungo arartekoa. Parlamentuak 2007an aukeratu zuen eta, beraz, 2013an amaitu… |
||
| Berriak | Giro ona Jaleando taldearen emandlaian
Jaleando taldeak kantaldia eskaini zuen atzo, Kontuen Ganberako egoitzan. Kantari eta talde ezagunen bertsioak abestu zituen, flamenko kutsua emanez. Jimena Ripa kantari aritu zen, Luis Gil gitarran eta Iñaki Lero perkusioan. Jendeak gozatu egin zuen hirukotearen kantuekin. Hurrengo kontzertua, ekainaren 23an, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen… |
||
| Informes | Osasunbideko laborategien bateratze prozesua
Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideko laborategien bateratzea aztertu du gaur ezagutarazitako txosten baten. Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, Kontuen Ganberak honako kontu hauek azter zitzan: laborategien gastua 2011tik 2015era; produktuen horniketarako hitzarmena: bateratzeak eragin duen aurrezkia; eta, azkenik, prozesuan lorturiko… |
||
| Berriak | Javier Eneriz arartekoak Kontuen Ganberako topaketan parte hartuko du
Javier Eneriz Arartekoak, etzi, ekainak 10, Kontuen Ganberaren topaketetan parte hartuko du. Ekimenaren helburua da Nafarroako erakunde, gizarte eta kultur arloetako pertsonaiak Kontuen Ganberaren egoitzara eramatea, kontrol erakundeko teknikariek ezagutu ditzaten. Ohi denez, Javier Enerizi elkarrizketa egiten zaio eta ondoren galderak egiteko… |
||
| Berriak | Jaleando taldearen kontzertua, ekainaren 9an, Kontuen Ganberaren egoitzan
Jaleando musika taldeak kontzertu bat eskainiko du Kontuen Ganberako patioan bihar zortzi, ekainaren 9an, arratsaldeko 8etan hasita. Ekimenaren helburua da Kontuen Ganberaren egoitza ezagutaraztea eta, bide batez, kulturarekin bat egitea. Jaleando taldea hiru gaztek osatzen dute: Luis Gil (gitarra), Jimena Ripa (kantaria) eta Iñaki Lero (perkusioa… |
||
| Informes | Baztango Udala (2014)
Nafarroako Kontuen Ganberak Baztango Udalaren kontuen gaineko azterketa egin berri du. Baztan antolakuntza tradizionaleko udalerria da, udalak, Batzar Nagusiak eta herrietako batzarrek osatua. Udalak bi erakunde autonomo ditu: Baztan Ikastola eta Francisco Joaquin de i Iriarte zahar eta jubilatuen etxea. Giltxaurdi, S.L. sozietate publikoa ere… |
||
| Informes | Nafarroako Parlametuaren Kontuak (2015)
. |
||
| Berriak | Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakari karguaz jabetu da
Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria bere karguaz jabetu da, gaur eguerdian Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Bertan izan dira, besteak beste, Uxue Barkos lehendakaria, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentea eta kontu epaitegietako ordezkariak. Olaetxeak azpimarratu duenez, Kontuen Ganbera betiko irizpideen arabera ariko da datozen… |
||
| Informes | Paternaingo Kontzejua (2011-2014)
Kontuen Ganberak Paternaingo Kontzejuaren kontuak aztertu ditu. Txostenak 2014ko kontuak ez ezik, legezkotasuna eta kontzejuaren finantza egoera ere aztertu ditu. Paternain Zizurko Zendeako kontzejuetako bat da. Azken urteotan, nabarmen handitu du biztanleria: 2001ean 57 biztanle zituen, eta 2014an 357. 2014ko gastuak 59.000 euro izan ziren eta… |
Antesala despacho presidencia
