Skip to main content

ASOCEX

"Lizitazio publikoa eta lehia askea" aztergai jardunaldi batean

Argitalpen data

"Lizitazio publikoa eta lehia askea" gaiari buruzko jardunaldi bat antolatu du Kontuen Ganberak, CNMCrekin (Lehia eta Merkatuen Nazio Batzordea) eta Nafarroako Gobernuarekin elkar lanean. Lizitazio publikoa eta lehia askea loturik beharko lukete beti. Izan ere, lehia gutxitzeko eginiko iruzurrak diru publikoaren kudeaketa gardenaren aurkakoak dira eta, bestetik, kalte ekonomikoa eragiten diete administrazioei eta, beraz, biztanle guztiei. Bi hizlarik parte hartuko dute: Susana Campuzano, CNMCko Sustapen zuzendaria eta Sergio Sinovas, CNMCko alboko zuzendari-ordea. Lehenak teoriaz hitz eginen du eta bigarrenak, berriz, lehia askearen aurkako iruzur zehatzak azalduko ditu.

Jardunaldia irailaren 9an eginen da, goizeko 9etan hasita, Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuko Pio Baroja aretoan. Parte hartzeko derrigorrezkoa da Kontuen Ganberan izena ematea.