
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Informes | Sakanako Mankomunitatea (2012)
Nafarroako Kontuen Ganberak Sakanako Mankomunitatearen 2012ko kontuak aztertu ditu gaur Parlamentuan aurkeztu duen txostenean. Fiskalizazioaren eskaera Parlamentuak berak egin zuen, UPN taldeak eskatuta. Sakanako Mankomunitatea 1984an sortu zen. Eskualdeko 15 udalerrik osatzen dute eta Lakuntzan du egoitza. Eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak… |
||
Informes | Irrati-Lizentzien aferak eragindako gastu publikoa
Kontuen Ganberak irrati-lizentzien aferak eragindako gastu publikoa aztertu du. Eskaera Parlamentuak berak egin zuen, atxiki gabeko parlamentarioak bultzatuta. Jakina denez, 1997an hasitako lizentzien banaketa ez da oraindik amaitu, epaileek bertan behera utzi dutelako Net 21 eta Radio Universidad garaile egin zituen Gobernuaren erabakia.… |
||
Berriak | Helio Robledak baso-ustiapeneko sektorean eginiko inbertsio publikoak azalduko ditu bihar Parlamentuan
Kontuen Ganberako presidentea Parlamentura joanen da bihar, berriki plazaraturiko txosten bat aurkeztera: Gobernuak baso-ustiapenean ari ziren enpresa batzuen bidez eginiko inbertsioak, hain zuzen. Fiskalizazioa Parlamentuak berak eskatu zuen, Ezkerra taldeak bultzatuta. Agerraldia goizeko 10etan hasiko da. |
||
Informes | Foru Administrazioak baso-ustiapenean eginiko inbertsioak (1997-2012)
Nafarroako Kontuen Ganberak Foru Administrazioak baso-ustiapena sektoreko enpresa batzuetan eginiko inbertsioak aztertu ditu. Txostena egiteko eskaera Parlamentuak egin zuen, Ezkerra taldeak bultzaturik. Parlamentuak honakoa aztertzeko eskatu zion Kontuen Ganberari: Deltor Green, F.I. Excavaciones y Reforestaciones eta Plantaciones Forestales… |
||
Informes | Zaraitzuko Ibarra (2012)
Nafarroako Kontuen Ganberak Zaraitzuko Ibarraren kontuak aztertu ditu. UPN talde parlamentarioak eskaturiko txostenak honakoa aztertu du: 2012ko kontuak, legezkotasuna eta Zaraitzuko Ibarraren finantza egoera. Zaraitzuko Ibarra nafar pirineoan dago kokaturik. Bederatzi herrik eta bost kontzejuk osatzen dute. Izaera tradizionaleko udalerria… |
||
Berriak | San Cernin ikastetxeko ikasleak, Kontuen Ganberan bisitan
Iruñeko San Cermin ikastetxeko ikasle talde bat gure egoitzara etorri da gaur. Maria Jose Jimenez irakasleak lagundurik, batxilergoko lehen kurtsoko neska-mutikoek barneko patkioa eta lehen solairua bisitatu dituzte. Kontuen Ganberan egiten ziren nafar txanponen erakusketa ikusi dute, eta baita instituzioari buruzko bideoa ere. Irudian, neska-… |
||
Informes | Noaingo Udala (2012)
Kontuen Ganberak, PSN talde parlamentarioaren eskariari erantzunez, Noaingo Udalaren kontuak fiskalizatu ditu. Txostenak honakoa aztertu du: 2012ko kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena. Noaingo Udala hamaika kontzeju eta lekuk osatzen dute. Guztira, 7.500 biztanle ditu eta %85 Noainen… |
||
Informes | Menpekotasun Legearen kudeaketa eta kontrola
Nafarroako Kontuen Ganberak Menpekotasun Legeari loturiko ordainketen kudeaketa eta kontrola aztertu ditu, kaleratu berri duen txosten batean. Txostenak kudeaketa eta ordainketa prozedurak aztertu ditu. Menpekotasuna onartzen denetik laguntza eman arteko epeaz iritzia eman du. Azkenik, Estatutik jasotzen den finantzaketa ere aztertu da.… |
||
Berriak | Donapeako Administrazio eta Finantza zikloko ikasle talde baten bisita
Donapeako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasle talde bat etorri zaigu gaur Kontuen Ganberara. Egoitza bisitatu ondotik, Karen Moreno auditorearekin bildu dira, fiskalizaztze-lanaren kontu praktikoak ezagutu nahi zituztelako. |
||
Berriak | Padre Ciriano elkarteko kideak, Kontuen Ganberan
Iruñeko Padre Ciriano elkarteko kide batzuk Kontuen Ganberaren etorri dira, gure egoitza ezagutu nahi baitzuten. Barneko patioan erakundearen historioaren berri eman diegu. Ondoren, lehen solairuan, gaurko zereginak azaldu dizkiegu. Amaitzeko, hori dena azaltzen duen bideioa ikusteko parada izan dute. Etxetik joan aurretik, horietako batzuek… |
Antesala despacho presidencia