Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2014/29 Tuterako Udala (2013) ()Tuterako Udealak iaz 33,2 milioi gastatu eta 35,1 milioi bildu zituen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (15,7 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuak (12,2 milioi) eta finantza pasiboak (2,4 milioi).
Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 12 milioi egin zuten. Zuzeneko zergen bidez ere antzeko diru kopurua bildu zen, eta udal tasen bidez 8,8 milioi.
Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak zein diru-sarrerak gutxitu egin ziren, nahiz eta jaitsiera txikia izan: ehuneko bi diru-sarrerak eta ehuneko bat gastuak.
Aurrekontu emaitza positiboa izan zen: 1,6 milioiko superbita. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina, ordea, negatiboa da. Dena den, 2012tik jaitsi da: 6,7 milioitik 5,8 milioira.
Epe luzeko zorra 39 milioikoa da, eta bi milioitan jaitsi da 2012tik. Biztanleko zorra 1.100 eurokoa da eta ohiko diru-sarrerekin parekatuz gero, horiek baino handiagoa: ehuneko 112. zor berria hartzeko ezin da diru-sarreren ehuneko 110eko muga gainditu. Beraz, Tuterako Udalak ezin du inbertsiorik egin, guztik finantzaturik ez badaude.
Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontuek ongi islatzen dute finantza egoera. Salbuespen bakarra aipatzen da: udalak ez dituela zenbatu langileen montepioak sortuko dituen gastuak. Hala ere, Udalak badu azterketa bat egina gaiaz. Horren arabera, datozen urteetan montepioak 60 milioiko gastua eraginen du.
Legezkotasunari dagokionez, Tuterako Udalaren kudeaketa indarrean dagoen legediaren araberakoa da.
Udalaren finantza-egoera ikusita, Tuterako Udalak ahaleginak egin behar ditu ohiko gastu eutsi eta diru-sarrerak handitzeko.