
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Berriak | Helio Robledak administrazioen gardentasunari buruzko jardunaldi batean parte hartu du
Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak administrazioen gardentasunari buruzko jardunaldi batean parte hartu zuen atzo, Madrilen. Jordi Sevilla ministro ohiak koordinaturiko jardunaldian hogei bat lagun izan ziren, kontu epaitegietako ordezkariak batzuk, beste administrazioetakoak eta unibertsitateetako ordezkariak. Gure administrazioa… |
||
Informes | Erronkariko Mankomunitatea (2012)
Nafarroako Kontuen Ganberak Erronkariko Mankomunitatearen 2012ko kontuak aztertu ditu kaleratu berri duen txostenean. Txostenak Parlamentuak eskatu zuen, UPN taldeak bultzatuta. Erronkariko Mankomunitatea elkarte tradizionala da, ibarreko baliabideak kudeatzeko, batez ere larre eta zuhaiztiak. Halaber, Erronkariko ekonomia bultzatzea du helburu. |
||
Berriak | Kontu epaitegietako ordezkariak Palencian elkartu dira
Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Palencian elkartu ziren atzo elkarren arteko koordinazioa bultzatzeko. Bileran lurraldeetako kontu epaitegietako presidenteak eta Espainiako Kontu Epaitegiko burua izan ziren. Kontuen Ganberako ordezkaria Helio Robleda presidentea izan zen. |
||
Berriak | Iruñeko Udaleko gerenteak kudeaketaren modernizazio plana aurkeztu du Kontuen Ganberan
Iruñeko Udaleko gerenteak hitzaldi bat eman du gaur Kontuen Ganberaren egoitzan, udalak kudeaketa hobetzeko egin dituen pausuen berri emateko. Jose Vicente Valdenebrok administrazio elektronikoak eskaintzen dituen alde onak azpimarratu ditu, eraginkorragoa, merkeagoa eta gardentasun handiagokoa dela azpimarratuz. Irudian, Iruñeko Udaleko gerentea… |
||
Informes | Udalek jasotako kapital transferentziak (2003-2012)
Kontuen Ganberak Nafarroako udal eta gainerako toki entitateek jasotako kapital transferentziak aztertu ditu plazaratu berri duen txosten batean. Orain dela bi urte, Gobernuak enpresa, familia eta irabazi asmorik gabeko erakundeei emaniko laguntzak aztertu ziren. Oraingoa haren jarraipena da. Txostenak dioenez, 2012an Gobernuak 45 milioiko kapital… |
||
Berriak | Lekaroz-Elizondoko Institutuko ikasleak, Kontuen Ganberan
Lekaroz-Elizondoko Institutuko Administrazio eta Finantzak zikloko ikasle talde batek gure egoitza bisitatu du. Enpresen administrazioko irakasle Amaia Intsaustirekin etorri ziren, Kontuen Ganberaren berri jasotzeko asmoz. Etxeko patioa eta lehen solairua ikusi ondotik, Jesus Muruzabal auditoreak gure lanaren nondik-norakoak azaldu zizkien,… |
||
Informes | Gobernuak Nafarroako Kutxan eginiko ikuskaritza-lana (1982-2011)
Kontuen Ganberak Gobernuak Nafarroako Kutxari eginiko ikuskaritza-lana aztertu du gaur kaleraturiko txosten batean. Parlamentuak eskatu zuen txostena, PSN eta Bildu taldeen eskariaren ondorioz. Txostenak 1982tik 2011ra arteko epea aztertu du: Foru Hobekuntza onartu zenetik, Nafarroako Kutxa Banca Cívican sarturik finantza entitatea izateari utzi… |
||
Berriak | Yoar Jubilatu elkarteko kideak, Kontuen Ganberan
Yoar jubilatu elkarteko talde bat gurean izan da gaur goizean, Iruñeko etxe zaharrena ezagutu eta erakundearen berri jaso nahi baitzuten. Barneko patioa eta solairu nagusia bisitatu ondotik, bisitariei jartzen zaien bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, argazki egin diegu etxeko patioan. |
||
Informes | Lizarrako Udala (2012)
Nafarroako Kontuen Ganberak Lizarrako Udalari buruzko txostena kaleratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: 2012ko kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena. 2012ko ekitaldian, Lizarrako Udalak 10,2 milioi gastatu zituen. Diru-sarrerak, berriz, 11,7 milioikoak izan ziren. Gastuetan… |
||
Informes | Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2012)
Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoaren 2012ko kontuak aztertu ditu gaur Parlamentuan aurkezturiko txostenean. Txostenak honakoaz eman du iritzia: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena. Nafarroako Unibertsitate Publikoak bi egoitza ditu, Iruñean eta Tuteran. |
Antesala despacho presidencia