Skip to main content

ASOCEX

2014/23 Antsoaingo Udala (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/23 Antsoaingo Udala (2013) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren 2013ko fiskalizazioa ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirol eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da. Antsoainek 10.976 biztanle ditu.

Kontuen Ganberak dioenez, udalak aurkezturiko kontu orokorrak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Salbuespen bakarra ondasun-zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe dagoelako. Legezkotasunari dagokionez, iritzia ere udalaren aldekoa da, ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten baita.

Antsoaingo udalak iaz 7,6 milioi gastatu zuen. Diru-sarrerak 7 milioikoa izan ziren, baina egin beharreko doikuntzen ondoren defizita 300.000 eurokoa izan zen.

Gastuen diru-sail nagusiak honakoak dira: langileria (3,3 milioi), bestelako ohiko gastuak (3,3 milioi), ohiko transferentziak (milioi erdia) eta inbertsioak (260.000 euro). Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek hiru milioi egin zuten, zuzeneko zergen bidez 2,4 milioi lortu ziren eta tasei esker 1,6 milioi.

Azken urteotan, Antsoaingo Udalaren gastu zein diru-sarrerak gutxitu egin dira. Iaz gastuak ehuneko 6 jaitsi ziren eta diru-sarrerak ehuneko 3.

Laburbilduz: Antsoaingo Udalaren egoera ekonomikoak txarra egin du azken urteotan. Hirigintzatik zetozen diru-sarrerei esker konpondu da arazoa orain arte. 2013an neurri batzuk hartu ziren gastu eta diru-sarreren arteko aldea gutxitzeko: gastuak gutxitzeaz gain, kiroldegien kudeaketa bateratua eta kontratu batzuen berrikuspena aipa daitezke. Kontuen Ganberak ontzat ematen ditu neurri horiek, eta bide horretatik segitzeko gomendio ematen du, udalak ez baitu zorrik hartzeko ahalmenik.