
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Berriak | Angel Gonzalez-Malexetxebarria, Comptos Ganberan bisitan
Angel Gonzalez-Malexetxebarria, nazioarteko finantza-kudeaketan aditua, Comptos Ganberaren egoitzan izan da. Helio Robleda presidentearekin elkartzeaz gain, erakundeko beste teknikari batzuekin ere bildu da, Comptos Ganberaren barne funzionamendua eta profesionalendako formakuntza plana ezagutu nahi zituelako. |
||
Informes | Zizur Nagusiko Udala (2008)
Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu. |
||
Informes | Tafallako Udala (2008)
Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena. |
||
Informes | Iruñeko Udala (2008)
Nafarrako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak 2008ko kontu orokorra, legeztasuna eta finantza egoera aztertzen ditu. Halaber, azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena ere egin du. |
||
Berriak | Comptos Ganberako lehendakaria bere karguaz jabetu da, Nafarroako Parlamentuan eginiko ekitaldian
Helio Robledak gardentasuna eta eraginkortasuna eskatu dizkio administrazioetako arduradunei |
||
Berriak | Helio Robledak martxoaren 17an hartuko du Comptos Ganberako lehendakaritza
Helio Robledak martxoaren 17an hartuko du Comptos Ganberaren presidentzia, Nafarroako Parlamentuan eguerdiko ordu batean eginen den ekitaldian. Bertan izanen dira, besteak beste, Nafarroako agintari nagusiak eta kontu epaitegietako ordezkariak. Jakina denez, Robleda otsailaren 18ko osoko bilkuran aukeratu zuten lehendakari. |
||
Informes | 08ko Nafarroako kontu orokorrak
Nafarroako Comptos Ganberak 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena plazaratu du. Bertan urteko kontuak, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena aztertzen da. |
||
Berriak | Luis Muñoz Gardek 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu dio Parlamentuko presidenteari
Luis Muñoz Garde, Comptos Ganberako presidentea Elena Torres legebiltzarreko buruarekin elkartu da gaur goizean, 2008ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Txostenak Nafarroako Foru Administrazioaren finantza egoera aztertzen du. Egun gutxi barru, Parlamentuko Batzordekideei ere aurkeztuko zaie. |
||
Informes | San Juan de Dios ospitalaren arteko kudeaketa
Nafarroako Comptos Ganberak Osasunbidearen eta San Juan de Dios ospitalearen arteko osasun itunari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Ezker Batua talde parlamentariak eskatu zuen. |
||
Berriak | Heliodoro Robleda da Comptos Ganberako lehendakari berria
Heliodoro Robleda, Unibertsitate Publikoko Kontabilitate katedraduna da Comptos Ganberako lehendakari berria. Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkuran aukeratu dute gaur goizean. UPNk aurkezturiko hautagaiak CDNren botuak ere jaso ditu, eta bigarren bozketan atera da garaile. Beste hautagaiak Karen Moreno (PSN) eta Lourdes Aldave (Nafarroa Bai)… |
Antesala despacho presidencia