Skip to main content

ASOCEX

2010/21 Enpresen jarduera bultzateko aurrekontu-sailari buruzko txostena

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak enpresen jarduera bultzatzeko ematen diren laguntzei buruzko txostena kaleratu du. 

Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak 202 milioiko diru-laguntzak eman zituen iaz industria sektorea indartu, konpetitibitatea handitu eta enpresen hazkunde orekatua lortzeko. Dirutza horren zati nagusia (%81) zerga-gastuak dira, eta gainerakoa enpresei emaniko diru-laguntzak dira. Diru-sarrerak 537.000 eurokoak izan ziren. Dirutza hori krisian zeuden enpresei emaniko diru-aurrerakinaren itzulpenari dagokio. Diru-laguntzen zati bat Cein enpresak kudeatzen du, Nafarroako Gobernuak hala eskatuta.

Laguntzak biltzen dituen aurrekontu-sailak ongi islatzen ditu diru-sarrera zein gastuak, baina badira gaizki kontatilizaturiko diru-sail batzuk.

Comptos Ganberaren ustez, diru-laguntzen kudeaketaren zati bat Cein enpresaren esku uztea ez da oso egokia, enpresa hori ez baita erabat publikoa. Gainera, horretan lanean hasia zen mandatua ofizialki egin zenerako. Eta, batez ere, txostenak salatzen du aginduriko lanen jarraipen eta kontrola ez direla behar bezalakoak. Izan ere, mandatua ez ditu egin beharreko lanak zehazten, eta Gobernuak ez ditu berrikusten Ceinen fakturak. Bestalde, hainbat urtetarako inbertsioengatik emaniko diru-laguntzek inbertsioen jarraipena frogatzea eskatzen badute ere, ez da beti horrela egiten.

Comptos Ganberak dioenez, diruz lagunduriko proiektuen %90 enpresa txiki eta ertainenak dira, erdiak Iruñerritik kanpo daudenak.

Txostenak jasotzen dituen gomendioen artean honakoak azpimarra daitezke: Gobernuak laguntzen helburu eta adierazleak zehaztu behar lituzke, eraginkortasunaz iritzia eman ahal izateko. Bestalde, kudeaketaren zati bat Ceinen esku uztea egokia ote den ez dago garbi, baina, nolanahi ere, lanen kontrol eta jarraipena egin behar dira. Halaber, urte bat baino gehiagoko inbertsioek jarraipena behar dute, inbertsioa egiten ari dela frogatzeko. Comptos Ganberak emaniko diru-laguntzak publiko egitea ere eskatzen du.