Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Luis Muñoz Gardek itxaron-zerrendak gutxitzeko kontu-sailari buruzko txostena aurkeztu du

Luis Muñoz Nafarroako Comptos Ganberako presidentea Parlamentuaren Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, Osasunbidearen itxaron-zerrendak  gutxitzeko onarturiko kontu-sailaren kudeaketari buruzko fiskalizazio txostena azaltzeko. 

Informes Antsoaingo Udala (2008)

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2008ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.
Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalaren gastuak 11,7 milioi euro izan ziren eta diru-…

()
Berriak Hiru hautagai Nafarroako Comptos Ganberako lehendakaritzarako

Parlamentuko parlamentari taldeek hiru hautagai aurkeztu dituzte Comptos Ganberako lehendakaritzarako. UPNk Helio Robleda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna aurkeztu du. Nafarroa Bairen hautagaia Lourdes Aldave da, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritzako legelaria. PSNk, bere aldetik, Karen Moreno Comptos Ganberako teknikaria…

Informes Esteribarko Udala (2008)

Nafarroako Parlamentuak eta Udalaren osoko bilkurak eskaturik, Comptos Ganberak Esteribarko Udalaren kontuak fiskalizatu ditu. Esteribarko Udalak 2.017 biztanle ditu, 28 herritan banaturik. Herririk handienak 444 biztanle ditu, eta txikienak 4.
 
Txostenak dioenez, Udalak aurkezturiko kontuek egoki islatzen dute Udalaren egoera, baina…

()
Informes Burlatako Udala (2008)







Nafarroako Comptos Ganberak Burlatako Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak lau gai nagusiri buruzko iritzia ematen du: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera.
Txostenak emaniko datuen arabera, Burlatako Udalaren 2008ko gastuak 16,5 milioikoak izan…

()
Informes Itxaron-zerrendak gutxitzeko kontrataturiko langileriaren ordain-sariak (2008)

   Nafarroako Comptos Ganberak Osasunbidearen itxaron-zerrendak gutxitzeko onarturiko kontu-sailaren kudeaketari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Gogoratzekoa da Parlamentuak 15 milioiko diru-saila onartu zela itxaron-zerrendak gutxitzeko. 

()
Informes Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren fiskalizazio txostena

Nafarroako Comptos Ganberak Orkestra Sinfonikoaren egoera aztertu du, gaur bertan Parlamentuan aurkezturiko txostenean.

Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak eta Santa Cecilia elkarteak sorturiko Pablo Sarasate Fundazioa arduratzen da orkestraren kudeaketaz. 2008ko datuen arabera, fundazioak 62 langile ditu, horietako 51 musikariak.…

()
Informes Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2006-2007)

Nafarroako Comptos Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Lanak 2007 eta 2008ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertzen ditu. Halaber, azken urteotako txostenetan emaniko gomendioen jarraipena ere egin du, zenbateraino bete diren ikusteko.

()
Berriak Talde mistoko senatariek Comptos Ganbera bisitatu dute

Senatuko talde mistoko kideek Comptos Ganbera bisitatu dute gaur goizean. Egoitza ikusteaz gain, Comptos Ganerako presidentearekin elkartu dira, nafar erakundearen funtzioak eta lan egiteko modua ezagutu nahi zituztelako. Bileran Patxi Tuñon Ganberako presidente ohiak parte hartu du, gaur egun senatari autonomoa baita. Gainerako senatariak…

Berriak Kontu Epaitegietako presidenteak Iruñean elkartu dira

  Estatuko kontu epaitegietako presidenteak Iruñean elkartu dira gaur, diru publikoaren fiskalizazioari buruzko gai batzuk aztertzeko. Bileran Estatuko kontu erakunde guztietako ordezkariek hartu dute parte, baita Espainiako Kontu Epaitegiko presidenteak ere. Bilera amaituta, gainerako presidenteek omenaldi xume bat eskaini diote Luis Muñoz…

Antesala despacho presidencia