Skip to main content

ASOCEX

2010/19 Nafarroako ikus-entzunezko Kontseilua (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/19 Nafarroako ikus-entzunezko Kontseilua (2009) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko 2009ko txostena ezagutarazi du. Bertan hiru gai nagusi aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.
Txostenak dioenez, Ikus-entzunezko Kontseilua erakunde publiko independentea da. Irrati eta telebisten erabiltzaileen eskubideak defendatzeaz gain, arloko legedia betetzen dela bermatu behar du. Halaber, biztanleriaren artekari lana egiten du komunikabideen aurrean, gizartearen intereseko gaiak lan ditzaten.
Kontseiluak zazpi kide ditu, denak Nafarroako Parlamentuak eta Gobernuak izendatuta. Horietako bat erakundeko presidentea da, eta beste batek idazkari lanak egiten ditu. Erakundeko langileak ere zazpi dira, bost funtzionario eta beste biak aldi bateko langileak.
Txostenak dioenez, kontseiluak 530.000 euro gastatu zituen iaz, erdia langilerian eta beste %43 ondasun eta zerbitzu arrunten erosketan.
Comptos Ganberak dioenez, 2009ko gastuen kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera. Balantzeak ere Kontseiluaren ondare egoera ongi islatzen du eta, azkenik, kontseiluaren ekonomia jarduera legea errespetatuz egiten da.
Erakundearen lanari dagokionez, irrati eta telebisten programazioaren jarraipenari buruzko 55 txosten egin zituen, eta beste 14 programazio eta publizitatearen edukiei buruzkoak. Bestalde, 94 kexa jaso zituen, eta “Familia y pantallas audiovisuales” izeneko kanpainia bultzatu zuen.