Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Ignacio Cabezak heldu den urteko fiskalizazio programaren proiektua aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakariak heldu den urteko fiskalizazio programaren proiektua aurkeztu du Parlamentuan, Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean. Behin Parlamentuak egin ditzakeen eskaerak aztertuta, ofizial eginen da. Ignacio Cabezak datozen egunetan argitaratuko diren txostenen berri ere eman du. Bi dira aste honetan berean argitaratuko…

Berriak Ignacio Cabezak Kontuen Ganberaren plan estrategikoa egin du

Kontuen Ganberako lehendakariak Kontuen Ganberaren plan estrategikoa aukeztu du. Dokumentuak 2023tik 2028ra arteko helburuak finkatzen ditu. Bertan, helburu nagusiak ez ezik, horiek lortzeko ekimen zehatzak ere aipatzen dira. Planaren jarraipena egiteko modua ere zehaztu da. Horren guztiaren helburua da ahalik eta kontu-ikuskaritzarik…

Berriak Enrique Maya, "Kontuen Ganberako topaketak" ekimenean gonbidatu

Enrique Maya Iruñeko alkateak “Kontuen Ganberako topaketak” ekimenean parte hartu du gaur.  Ekimenaren helburua da politika, gizarte eta kultur arloetako pertsonaiak gurera ekartze, elkar ezagutzeko. Egoitza bisitatu ondotik, Komunikazio arduradunak elkarrizketatu du, teknikarien aitzinean. Solasaldian Mayaren ibilibide profesionala eta…

Informes 2021eko Kontu Orokorrak

Kontuen Ganberak 2021eko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratu du Kontuen Ganberak 2021eko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratu du. Bertan Foru Administrazioaren finantza egoeraren ikuspegi orokorra eskaintzen da. Iaz, Foru Administrazioak 5.064 milioi gastatu eta 5.072 milioi bildu zituen. Gastuetan transferentzia arruntena da…

(867)
Berriak Begoña Herrera auditorea eta Gemma Sánchez legelaria, Auditoretza Publikoaren kongresuan hizlari

Begoña Herrera auditoreak eta Gemma Sanchez legelariak Auditoretzaren Kongresu Nazionalean parte hartu dute, hitzaldi bana emanez. Kongresua Tenerifeko Auditorioan egin da atzo eta gaur. Herrerak Kontuen Ganberak berririki eginiko txosten baten berri eman du: behar bereziak dituen ikasleriaren egoera. Sanchezek, berriz, kontratazio publikoa genero…

Berriak Estatuko kontu epaitegiek teknikarien prestakuntza bultzatzeko hitzarmena sinatu dute

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Santiagon elkartu dira gaur goizean, teknikarien prestakuntza bultzatzeko hitzarmena sinatzeko. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu du. Hitzarmenaren helburu nagusia da kontu-ikuskaritza publikoaren kalitatea hobetzea. Horretarako, prestakuntza-plan berezia eskainiko zaie…

Berriak Donapea Lanbide Heziketako ikastetxeko talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Donapea Lanbide Heziketako  ikastetxeko talde bat bisitan izan dugu Kontuen Ganberan. Goi mailako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak ziren. Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo zereginaren berri eman diegu. Egoitzaren ezaugarriak ere azaldu dizkiegu. Ondoren, bisitariei jartzen diegun bideoa ikusi dute. Amaitzeko, argazkia egin…

Berriak Ignacio Cabezak etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko txostena aurkeztu du gaur Parlamentuan. Landa Garapena eta Ingurumen Batzordearen aitzinean egin du. Berriki argitaraturiko txostenen konklusio nagusiak azpimarratu ditu. Batetik, hondakinen kudeaketak sistema zentralizatuagoa behar duela. Iruñerriko eta…

Berriak Ignacio Cabezak hondakinen kudeaketari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakariak hondakinen kudaketari buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan. Agerraldia heldu den asteazkenean , urriak 26, izanen da, Landa Garapen eta Ingurumen Batzordearen aitzinean, eguerdiko 12:15ean hasita. Apirilean karguaz jabetu zenetik, Ignacio Cabezaren lehen agerraldia izanen da. 

Informes Behar bereziak dituen ikasleriarendako hezkuntza-arreta (2018-2021)

Nafarroako Kontuen Ganberak behar bereziak dituen ikasleriak jasotzen duen hezkuntza-arretari buruzko txostena argitaratu du. Ikasleria hori lau taldetan dago banaturik: gizarte-egoera ahuleko ikasleak, ikasteko zailtasunak dituztenak, hezkuntza-premia bereziak dituztenak eta adimen-gaitasun handikoak.

(791 KB)

Antesala despacho presidencia