Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabezak heldu den urteko fiskalizazio programaren proiektua aurkeztu du Parlamentuan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakariak heldu den urteko fiskalizazio programaren proiektua aurkeztu du Parlamentuan, Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean. Behin Parlamentuak egin ditzakeen eskaerak aztertuta, ofizial eginen da.

Ignacio Cabezak datozen egunetan argitaratuko diren txostenen berri ere eman du. Bi dira aste honetan berean argitaratuko direnak: Gizain Fundazioari buruzkoa eta pandemia garaian Sodenak, Enpresarien Elkargoak eta Albyn enpresak enpresa txiki, ertain eta autonomoendako maskarak erosteko egin zuten hitzarmenari buruzkoa.

Plan estrategikoren xede nagusiak ere aipatu ditu. Lau dira: nafar administrazioen kudeaketa hobetzea; Kontuen Ganberaren barne funtzionamentua egokitzea; Kontuen Ganberako giza baliabideen kudeaketa modernizatzea; eta erakundearen onarpen soziala indartzea.