Skip to main content

2023/08 2022ko Nafarroako Kontseiluaren Kontuak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2023/08 2022ko Nafarroako Kontseiluaren Kontuak (
234 Kb
)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2022ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira. 

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Bost kidek osatzen dute. Legeak dioenez, denak Parlamentuak proposatuta aukeratzen dira, gutxienez Hamabost urteko ibilbide profesionala egina duten ospe handiko legelarien artean. Zortzi urtez aritzen dira karguan, eta ez dute berriro izendatuak izateko aukerarik. Bost kideek osatzen duten osoko bilkuran hartzen dira erabakiak, presidentearen eta idazkariaren izendapena horien artean.

Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen. Erakundeak bi langile ditu: legelaria eta presidentearen idazkaria.Kontseiluko kideek ez dute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik, bileretara joateagatik eta txostenak egiteagatik. 

Kontseiluko bost kideetatik bik hamar urte daramatzate kargua. Beraz, karguak berritzeko prozesua martxan jarri behar da.

Nafarroako Kontseiluak, iaz, 294.000 euro gastatu zuen: 154.000 euro langilerian eta 133.000 euro ohiko ondasun eta zerbitzuetan. Kontseiluko kideen ordain-sariak kapitulu horretan daude sarturik. Iaz, 93.000 euro ordaindu zitzaizkien txosten juridikoengatik eta 16.000 asistentzia-dietengatik.

Kontseiluaren kontuek ongi islatzen dituzte ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.   

Nafarroako Kontseiluak, iaz, 42 txosten egin zituen.