Skip to main content

ASOCEX

2008/27 Antsoaingo Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/27 Antsoaingo Udala (2007) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2007ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Antsoaingo Udalak 10.088 biztanle ditu. Bi erakunde autonomo ditu: Gazte Berriak Kultur eta Kirol patronatua eta Euskara patronatua.

Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalak iaz 8,1 milioi euro gastatu eta 8,9 bildu zituen. Gastuei dagokienez, honakoak dira diru-sail nagusiak: ohiko ondasun eta zerbitzuak (3,2 milioi),langileria (2,9 milioi) eta inbertsioak (1,2 milioi).

Udalen sarrerak nagusiak, berriz, hauek dira: Tasa eta prezio publikoak (2,7 milioi), ohiko transferentziak (2,7 milioi) eta zuzeneko zergak (2 milioi).

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Ansoaingo Udalak 330.000 euroko superabita lortu zuen 2006ko ekitaldian Epe luzerako zorra 2,1 milioikoa zen. Zor-maila %3 da eta zor-muga, berriz, %16. Beraz, Antsoaingo Udalaren ekonomia egoera ona da.

Aurrekontu kitapena aztertu ondoren, Comptos Ganberak dio ongi islatzen dituela ekonomia jarduera eta 2007ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren finantza egoera, nahiz eta salbuepen bat izan: gaurkotu gabeko udal ondasun zerrenda, hain zuzen.

Legezkotasunari dagokionez, Antsoaingo Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.