Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2026/08 2.001 eta 3.000 biztanle arteko udalen kontratazio-prozedurak (Kontuen Ganberak 2.000 eta 3.000 biztanle arteko udalen kontratazioari buruzko txostena argitaratu du. Udalek segitu beharreko prozeduren bidez esleitu dira kontratuak, salbuespen batzuk badira ere.
Txostenak hamasei 2.000 eta 3.000 biztanle arteko hamasei udalen kontratazioa aztertu du. Azterketatik kanpo utzi ditu horretaz txosten propioa zuten bost udal: Arguedas, Cadreita, Irurtzun, Valtierra eta Gares.
Txostenak udal horiek 2024an eginiko kontratuak aztertzea zuen helburu. Udalenak ez ezik, beren erakunde autonomoenak ere kontuan hartu dira. 2024an, hamasei udalek 26 milioiko gastua egin zuten ondasun eta zerbitzuetan. Horietatik, 18 milioi zenbateko txikiko kontratu sistema berezien bidez kontratatu ziren. Kontua da kontratu horietako askok ez zituztela betetzen zenbateko txikitzat hartzeko baldintzak: 6,2 milioiko kontratuak, hain zuen. Zenbateko horren erdia energia eta gasari dagokio. Kontratuen gastu osoa kontuan hartuz, gaizki esleituriko portzentaje handienak honako udalek dute: Aiegi (%47), Esteribar (%41), Marcilla (%28), Lesaka (%27) eta Funes (%26).
Bestalde, indarraldia amaitua zuten gastuak ere badira: guztira, 430.000 euro, hamabi kontraturenak.
