Skip to main content

ASOCEX

2024/07 Antsoaingo Udalaren langileriaren, kontratazio publikoaren eta diru-laguntzen kudeaketa (2022)

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren langileriaren, kontratazio publikoaren eta diru-laguntzen kudeaketa aztertu du

Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Datuak 2022koak dira.

Antsoainek, ia 10.600 biztanle izateaz gain, sozietate publiko bat dauka: Idakirolak S.L. Sozietatea 2017an sortu zen, Antsoaingo kirol instalazioak eta eremu eszenikoak kudeatzeko.

Txostenaren arabera, Antsoaingo Udalak 10.5 milioi gastatu eta 10 bildu zituen, 2022an.

93 lanpostutik 43 hutsik

Udaleko langileriaren gastua 5.2 milioikoa da, gastu guztien %49. 2022aren amaieran, Antsoaingo Udalak 104 langile zituen eta horiei Idakirolak S.L enpresa publikoko 10 langileak gehitu behar zaizkio. Plantilla organikoan 98 lanpostu daude, eta horietatik 43 hutsik. Lanpostu huts horietako 36 kontratazioen bidez daude beteta.

Antsoaingo Udalak 20 lanpostu betetzeko enplegu publikoaren eskaintza du martxan, behin-behineko tasa gutxitzeko asmoz. Helburua da prozesua aurten

amaitzea eta behin-behinekotasuna egiturazko lanpostuen %8ra jaistea.

Kontratazio publikoa: 3.7 milioi

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak 3.7 milioi dira, gastu guztien %35. Kopuru horretatik, 3.4 milioi materialari eta hornidurei dagozkie.

Txostenean aztertzen dira munta txikiagoko kontratu gisa izapidetutako zerbitzu, hornidura eta obren prestazioak baita kontratua amaitua duten prestazioak ere.

Kontuen Ganberak egiaztatu duenez, kontratu txikiagotzat izapidetu den 340.000 euroko gastua ez da behar bezala kudeatu, lizitaziorik gabe esleitzeko legezko muga gainditzen zuelako. Nabarmentzekoa da haur eta gazteen esku-hartze soziokomunitarioko programak kudeatzeko eta energia elektrikoaren gastuak: 117.000 eta 108.000 euro, hurrenez hurren.

Kontratua amaitua duten prestazioei dagokienez, 21.000 euroko gastu metatua dago, garbiketari dagokiona.

Diru-laguntza izendunei dagokionez, Antsoaingo Udalak 88.000 euro eman zizkion 11 onuraduni, 1.500 eurotik 25.000ra bitarteko kopuruarekin. Diru-laguntzaren ia erdia Gazte Berriak klubera bideratu da.

Gomendioak

Laburbilduz, Antsoaingo Udalak langileen kudeaketa, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak indarrean dagoen araudiaren arabera kudeatzen ditu. Salbuespen gisa, lizitaziorik gabeko prestazioengatik eginiko gastua aipatzen da.

Horregatik, txostenak gomendatzen du kontratu guztiak esleipen prozedura egokiaren bidez lizitatzea eta kontratazio administratiboaren prozedurak planifikatzea, kontratuen epea ez gainditzeko.