Skip to main content

ASOCEX

2012/03 Atarrabiako Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/03 Atarrabiako Udala (2010) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2010eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 10,3 milioi gastatu eta 10 eta erdi bildu zituen. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %21 jaitsi ziren, batez ere inbertsioetan gutxiago gastatu zelako. Diru-sarrerei dagokienez, %15 murriztu ziren.

Gastuetan nagusiak langileriarenak dira: %44. Ondoren, inbertsioak (%26), eta bestelako gastua arruntak (%25). Diru-sarreretan transferentziak dira nagusiak: %67. Zergen bidezko sarrerak %32 dira.

Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak, oro har, ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta baita 2010eko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere. Hala ere, salbuespen bat dago: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dago, eta ez dago kontabilitateari lotuta. Beraz, ezin da iritzirik eman ondasun ibilgetuen saldoaz, kontuan harturik 2010ean 33,7 milioikoa dela.

Legezkotasunari dagokionez, txostenak dio Atarrabiako Udalak bete egitenduela indarrean dagoen legedia.

Atarrabiako Udalaren finantza egoerari dagokionez, 2010ean aurrezki positiboa lortu zen, alegia, diru-sarrera arruntak aski izan ziren ohiko gastuei eta finantza-zamari aurre egiteko. Diruzaintzako gerakina negatiboa da, milioi eta erdi euro, hain zuzen, Kultur-etxearen egilearekin dagoen zorra dela-eta. Dena den, Udalaren helburua da Kultur-etxe zaharreko lur-sailearen salmentaren bidez diruzaintza orekatzea.

Epe luzeko zorrari dagokionez, 3,7 milioikoa da, eta ez da udalak har lezakeen gehienezko kopurura heldu.

Nolanahi ere, egungo egoera ikusita, Kontuen Ganberak gastu arruntei eusteko gomendioaz gain, sarrerak handitzeko ahalegina egitea eskatzen du. Zerbitzuen tarifak kostuetara egokitzea, inbertsioak lehenestea eta diru-laguntzen sistema berriro aztertzea dira, besteak beste, txostenak aipatzen dituen bestelako aholkuak.