Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2014/19 Ayuntamiento de Cabanillas, 2012 ()Kontuen Ganberak udalaren egoera aztertzea erabaki zuen. Aldez aurretik, begi bistakoa zen gaiztotutako lan-giroa zela arazo gehienen iturria. Horren froga da idazkariak udalak harturiko erabakien aurka aurkeztuak zituen txostenak: 91 azken bi urteotan, kontratazioaz, zergen tramitazioaz, zordunen kudeaketaz eta beste gai batzuez.
Txostenak azpimarratzen duenez, lan-giro txarra nabarmen oztopatzen ari da udalaren eguneroko kudeaketa. Idazkariaren txostenak aztertuta, Kontuen Ganberak dio udalaren finantza jardueran ez dela legea betetzen, baina lege-hausteak zenbateko txikiei dagokiela.
Cabanillaseko udalaren finantza egoera ona da. 2012ko kontuetan superabita dago eta zor-maila txikia da (milioi erdi euro). Txostenak azpimarratzen duenez, gaurko krisi egoeran harrigarria da horrelako positiboa. Balantzaren beste aldean lege-hauste-kopurua jartzen du, "gaiztotutako lan-giroaren ondorioa", Kontuen Ganberak dioenez.
Hau dena kontuan hartuz, Kontuen Ganberak dei bat egiten die udaleko arduradunei, ahalik eta azkarren lan-arazoak konpontzeko neurriak har ditzaten.