Skip to main content

ASOCEX

2005/06 Azkoiengo Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/06 Azkoiengo Udala (2003) ()

Comptos Ganberak Azkoiengo Udalari buruzko 2003ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Lanak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera,legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Azkoiengo Udalak 7,3 milioi gastatu eta 6,8 milioi bildu zituen 2003ko ekitaldian. Gastuetan inbertsioetara bideraturiko lau milioiak nabarmendu behar dira. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketetan 1,6 milioi gastatu ziren eta hirugarren diru saila 52 udal langileen soldatei dagokie: 1,3 milioi.

Comptos Ganberak frogatu duenez, aurrekontu kitapenak urteko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera ongi islatzen ditu. Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeren isla da, baina arlo horretan salbuespen bat dago: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.

Udal finantza egoerari buruzko datu nagusiak hauek dira: ekitaldi amaierako defizita 120.000 eurokoa izan zen eta diruzaintzako gerakina 890.000 eurokoa. Epe luzerako zorra 1,9 milikoa zen 2003ko azken egunean eta Udalak 2,1 milioiko beste mailegua eskatua zuen. Eskaturiko diruaren zati nagusiak herriko igerileku estaliaren obra lanak pagatzea zuen helburu.

Laburbilduz: Azkoiengo Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gauzak erosketetan, inbertsioetan eta kontabilitatean, batez ere. Horiek guztiak txostenak bilduriko gomendioen zerrendan daude zehazturik.