Skip to main content

ASOCEX

2004/02 Barañaingo Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/02 Barañaingo Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Barañaingo Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Azterturiko ekitaldia 2002koa da eta bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Barañaingo Udalak eta haren erakunde autonomoek (Lagunak kiroldegia eta Luis Morondo Musika Eskola) 13,8 milioi euro gastatu zituzten eta 12,6 bildu.

Gastuetan handienak langileen ordainsariak dira: 5,5 milioi euro. Aipatzekoa da Barañaingo udal langileak 188 direla. Horietako 145 Udalekoak dira, 27 musika eskolan ari dira eta beste 16 langileek Lagunak kiroldegian lan egiten dute.

Ohiko gastu eta zerbitzuetan 3,6 milioi euro gastatu ziren eta antzekoa izan zen inbertsioetara bideraturiko dirutza.

Dirusarrerei dagokienez, 12,6 milioitik 5,7 transferentzia arrunten bidez heldu ziren, 2,6 zuzeneko zergen bidez eta 2,3 milioi euro tasei esker lortu ziren.

Txostenak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu buruturiko ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera.

Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeren isla da, nahiz eta salbuespen bat izan: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dago.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, oro har indarrean dagoen legedia bete egiten duelako. Nolanahi ere, badira hobetu beharreko gai batzuk, batez ere kontratazio arloan.

Azkenik, txostenak udalaren finantza egoera aztertzen du. Alde horretatik, 4,8 milioiko diruzaintzako gerakina eta epe luzerako zorrik eza nabarmentzen ditu.

Laburbilduz: Barañaingo Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Hobetu beharreko gaien artean erakunde autonomoen barne kontrola aipatzen da, Comptos Ganberaren ustez Udalak bi erakunde autonomoetan kontu hartzailetza martxan jarri behar duelako.