Skip to main content

ASOCEX

1999/01 Beteluko Udala (1995)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

1999/01 Beteluko Udala (1995) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Beteluko Udalari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostena 1995eko ekitaldiari dagokio eta Parlamentuko Bozeramaleen Batzordeak eskatu zuen, Nafarroako Demokraten Elkarguneak eginiko eskariaren ondorioz. 

Txostenean Kontuen Ganbarak honakoa aztertu du: Beteluko Udalaren 1995eko aurrekontuaren garapena eta burutzea: 1995eko abenduaren 31ko ondare egoera; legezkotasuna; eta, azkenik, Udalaren egoera ekonomikoa.

Kontuen Ganbarak dioenez, lanak muga garrantzitsuak izan ditu , horien artean, Udalaren barne kontrol exkaxa, horrek aurrekontu eta diruzaintzako datuak aztertzerakoan segurtasuna eza sortzen duelako. Kontu agiri askok ez dute justifikaziorik, artxibo sistema ere ez da egokia, diruzaintzako kontaketarik ez dago eta ezta aurrekontuz kanpoko eragiketen erregistrorik. Horrek guztiak fiskalizazio lana mugatu egin du.

Aipatu gabeziak direla eta, Kontuen Ganbarak ezin izan du aurrekontuaren betetzeari buruzko iritzirik eman eta ondare egoeraren isla egokia den ere ezin du baieztatu. Legezkotasunari dagokionez, arau hauste nabarmenak salatzen ditu, hala nola, aurrekontu kontsignaziorik gabeko gastuak, kontraturik gabeko obrak egin izana, oinarrizko dokumentaziorik gabeko kontratazio espedienteak...

Beteluko Udalaren egoera ekonomikoari dagokionez, 1995eko ekitaldiaren bukaeran oso larria zen. Alde batetik, Nafarroako Gobernuarekin 31 milioiko zorra zuen frontoi estaliaren obra lanengatik eta epe luzerako zorra 16 milioikoa zen.

Egoera ekonomikoa nabarmen hobetu zen urtebete beranduago Nafarroako Gobernuarekiko zorra kitatu zuelako. Horren truke frontoiaren jabetzaren erdia Diputazioak eskuratu zuen.

Bestalde, 1995etik hona Udalak kudeaketa hobetzeko neurri garrantzitsuak hartu ditu: aurrekontuaren dirusarrera eta gastuen kontabilizazio egokia, zorren gaineko kontrola, aurrekontuz kanpoko eragiketen erregistroa, ekitaldi amaierako diru kontaketa, agirien sarrera eta irteeren erregistroa...

Laburbilduz, eta konklusio gisa, Nafarroako Kontuen Ganbarak dio duela lau urte Beteluko Udalaren egoera larria zela, bai alderdi ekonomikotik begiratuta eta baita barne kontrolari dagokionez. Ordutik hona neurri garrantzitsuak hartu dira barne kontrola hobetzeko eta, aldi berean, Udalak ahaleginak egin ditu egoera ekonomikoa hobetzeko. 1997ko abenduaren bukaeran zorra 23 milioikoa zen eta Udalak 23 milioiko diruzaintzako gerakina zuen.