Skip to main content

ASOCEX

2012/16 Erriberriko Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/16 Erriberriko Udala (2010) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Erriberriko Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Udal osoko bilkurak eskaturiko txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2010eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Erriberriko Udalak 5,5 milioi gastatu eta 7,5 bildu zituen. Inbertsioak dira gastuen diru-sail nagusia, bi milioirekin. Ohiko gastu eta zerbitzuetan milioi eta erdi gastatu zen, eta antzeko zerbait langilerian.

Diru-sarrerei dagokienez, kredituen bitartez lortu zen diru-sail nagusia: 2,1 milioi. Ohiko transferentziek 1,4 milioi egin zuten, kapital transferentziak 1,2 milioi eta antzeko zerbait lortu zen zuzeneko zergei esker.

Txostenak 2006-2010 epeko bilakaerari buruzko azterketa dakar. Horren arabera, zorra nabarmen handitu zen, milioi batetik sei milioira. Horren arrazoi nagusia da urte horietan 16 milioiko inbertsioak egin zirela, zorra eta udal ondasunen salmentarekin ordainduta. Bestalde, Udalak herriko lur-sail batzuk urbanizatu egin ditu, ondoren etxebizitzak eraikiko zirelakoan. Proiektuak, ordea, ez du aurrera egin eta horrek arazo ekonomikoak sortu ditu.

Laburbilduz: Inbertsio handiko garaia amaituta, Erriberriko Udala aurrekontua krisi garaira ari da egokitzen. Hurrengo urteotan inbertsio berrien gastuari eusteaz gain, ohiko gastuak gutxitzeko ahaleginak egin beharko ditu. Diru-sarrerak handitzea litzateke beste erronka nagusienetakoa.