Skip to main content

ASOCEX

2021/07 Nafarroako Arartekoa (2020)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2021/07 Nafarroako Arartekoa (2020) (
219KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena egin du.

Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da erakundeko burua 2007tik. 2013an agintaldia amaitu zitzaionetik, jardunean ari da.

Kontabilitate, kontu-hartzailetza, kontratazio eta gastuen baimenerako Parlamentuaren arautegi bera bete behar du. Arartekoaren aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontu nagusien parte da, eta haren kontuak ere Nafarroako kontu orokorretan sartzen dira. 

Arartekoaren iazko gastua 730.000 eurokoa izan zen. Gastuaren zati nagusia langileriarena da: 554.000 euro. Erakundean zortzi lagun ari dira: bi funtzionario, bost aldi bateko kontratatuak eta kontratudun bat. 

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Arartekoak legedia bete egiten baitu haren  ekonomia eta finantza jardueran.

Txostenak Arartekoaren jarduera-datu batzuk ere eman ditu. Iaz 3.393 jarduketa egin zituen, aurreko urtean baino %17 gehiago. 1.602 kexa kudeatu zituen, 1.740 kontsulta jaso eta 325 erabaki hartu zituen.