Skip to main content

2026/14 Nafarroako Foru Administrazioak eta haren erakunde autonomoek Teder elkarteari emaniko diru-laguntzak (2024-2025)

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Foru Administrazioak Teder Elkarteari emaniko diru-laguntzei buruzko txostena egin du. Azken bi urteotan, zazpi milioi jaso ditu. Kontuen Ganberak ontzat eman du diru-laguntzen legezkotasuna. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, UPNren eskaeraren ondorioz.

TEDER irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1996an sortua. Bere helburua da Estellerriko garapen ekonomiko eta sozial orekatu eta jasangarria bultzatzea. Lizarran du egoitza. 62 udalek, Jurramendiko Mankomunitateak, Lizarraldeko Turismo Partzuergoak eta sei erakunde pribatuk osatzen dute. Guztira, 54.500 biztanleko eremua hartzen du.

Aipatzekoa da iaz bost udalek elkartea utzi egin zutela: Lizarra, Arroitz, Sesma, Villatuerta eta Mues. Horren ondorioz, elkarteak hartzen zuen biztanleriaren herena galdu du. TEDER Elkartearen diru-sarrera ia guztiak Foru Administrazioaren diru-laguntzetatik datoz. Iazko 3,7 milioiko diru-sarreretatik 3,5 Foru Administrazioaren diru-laguntzak izan ziren. Elkarteak 15 langile ditu.

2024an eta 2025ean, Foru Administrazioak 6,9 milioiko diru-laguntzak eman dizkio TEDER Elkarteari. Diru-laguntza gehienak bi departamentutatik datoz: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak 1,4 milioi eman zizkion. Landa-garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, berriz, milioi bat. Diru-laguntzen %69 Next Generation funtsetatik datoz helburu bat betetzeko: turismoaren jasangarritasuna. Estrategiaren ardatzak honakoak dira: trantsizio berde eta iraunkorra; energia-eraginkortasunaren hobekuntza; trantsizio digitala; eta lehiakortasuna.