Skip to main content

ASOCEX

2005/16 Nafarroako Kontseilua (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/16 Nafarroako Kontseilua (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan bi gai aztertzen dira: 2004ko gastuen betetzea eta legezkotasuna.

Comptos Ganberaren txostenak dioenez, Nafarroako Kontseiluaren kontuak Gobernuaren kontu orokorretan daude sarturik. Iazko ekitaldian 262.000 euro gastatu zituen. Diru sail nagusiak ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketak eta langileria dira: 150.000 eta 106.000 euro, hurrenez hurren.

Nafarroako Kontseiluak aurkezturiko gastuen kitapenak ongi islatzen du iazko ekonomia jarduera. Legezkotasunari dagokionez, Kontseiluak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Txostenak emaniko datuen arabera, Nafarroako Kontseiluak 45 txosten egin zituen iaz eta 22 aldiz bildu ziren erakundeko kideak.h