Skip to main content

ASOCEX

2023/21 Nafarroako toki administrazioa (2021)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2023/21 Nafarroako toki administrazioa (2021) (
5,4 MB
)

Pandemiaren ondoren, aurrezki gordina era diru-zaintzako gerakina handitu dira, eta zorra gutxitu

Kontuen Ganberak Nafarroako udalen finantza egoera ona nabarmentzen du azken txostenean

Nafarroako Kontuen Ganberak toki administrazioari buruzko txostena kaleratu du. Bertan, udal, kontzeju eta gainerako udal erakundeen 2021eko egoera orokorra aztertzen da.

2022ko hasieran, 702 toki entitate zeuden Nafarroan: 272 udalerri, 346 kontzeju, 62 mankomunitate eta 22 udal elkarte.

Kontuen Ganberak berriro ere azpimarratzen du oraingo udal mapa ez dela batere eraginkorra. Izan ere, Nafarroan toki entitate asko daude, txikiak gehienak.  Horretatik, askotan ez dute eskumenak egoki kudeatzeko behar adina baliabide, eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzea ere zaila da.

Nafarroako Parlamentuak, 2019ko otsailean, toki administrazioaren erreformarako legea onartu zuen. Kontua da lege nagusia garatzeko behar diren erabaki eta arauetan ez dela aurrera egin. Hori bai, udalak finantzatzeko modua aldatu du, Parlamentuak iaz onarturiko hiru foru legeren bitartez.

Pandemiaren ondorengo suspertze ekonomikoa

Tokiko sektorearen finantza egoerari dagokionez, joan den urtearen hasieran, tokiko sektore publikoak 894 milioi bildu zituen, aurreko ekitaldian baino %5 gehiago. Diru sarreren %47 transferentzietatik dator eta %45 zergetatik. 

2021ean, tokiko erakundeek 891 milioi gastatu zituzten. %77 funtzionamendu gastuei dagokie: langileria (%36) eta ondasun arruntak eta zerbitzuak (%33). Aurreko urtearekin alderatuta, gastua %12 igo zen (92 milioi), batez ere egindako inbertsioengatik (41 milioi). Gastu gehitze orokorra ez zen kulturan gertatu, pandemiaren ondoriozko murrizketengatik. Hain zuzen ere, kapitulu horretako gastua 2019koa baino %25 baxuagoa izan zen. 

Pandemiaren ondoren, tokiko erakundeen finantza-egoeraren bilakaera ona nabarmendu du Kontuen Ganberak. Ildo horretatik, sektoreko aurrezki garbiak (113 milioi) eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (335 milioi) azpimarratzen ditu. Zorrari dagokionez, 122 milioikoa da, 2020koa baino %12 gutxiago. 

Bilakaera positibo honen ondorioz, jada ez dira beharrezkoak pandemian tokiko sektoreak Nafarroako aurrekontu orokorretan jaso zituen diru-laguntzak.

Laburbilduz, tokiko sektore publikoaren egoera orokorra ona da, pandemiaren aurreko mailak berreskuratu baitira sarrera, gastu eta kontratazio publikoan.

Administrazio-kontratazioari dagokionez, 2021ean toki-erakundeek haien mendeko entitateek eta kontsortzioek 612 kontratu esleitu zituzten, 179 milioi gastatuta. Kontratazio jarduerak nagusia udalek (%78) eta sozietate publikoek (%13) egiten dute.

Gomendioak

Txostenak Foru Administrazioari eta Parlamentuari toki administrazioaren erreformarako bidean aurrera egin dezatela eskatzen die, alegia, onar ditzatela legearen garapenak eskatzen dituen arau eta erabakiak. Udalen barne kontrola arautu beharra ere azpimarratzen du. Eta udal kontabilitatea gaurkotzeko beharra ere aipatzen da, kontabilitate publikoaren plan orokorrera egokitzeko.

Horrez gain, Kontuen Ganberak zuhurtziaz jokatzen segitzeko eskatzen die udaletako arduradunei, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko arauak bertan behera dauden garaian ere. Aurrekontua eta kontu orokorra ezarritako epeetan onartzea ere gomendatzen du.

Udalak betetzen ari dira langileen behin-behinekotasuna murrizteko gomendioa Izan ere, horietako asko lan eskaintzak egiten ari dira langileria egonkortzeko.