Skip to main content

ASOCEX

2005/11 San Adriango Udala (2002-2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/11 San Adriango Udala (2002-2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak San Adriango Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Lanaren helburua honako gai hauei buruzko iritzia ematea zen: 2002 eta 2003ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren ekonomia egoera.

Txostenak dioenez, San Adriango Udalak ez du udal kudeaketa behar bezala egiteko behar den gutxieneko informaziorik. Ekonomia jarduera, beraz, kontrolik gabe egiten da. Udal kontuak onartu eta aurkezteko epeak ere ez dira betetzen. Horren froga da Udalak itxi dituen azken kontuak 2001ekoak direla (2003ko urrian aurkeztu ziren).

2002 eta 2003ko aurrekontu kitapenik ez dagoenez, ezin da udalak eginiko jarduerari buruzko iritzirik eman. Ondare egoeraz ere ezin da iritzirik eman, bi urteetako balantzerik ez baitago.

Legezkotasunari dagokionez, Udalak ez du legedia betetzen haren aurrekontu kudeaketan. Comptos Ganberak dioenez, kontuak eguneratua eraman beharrean kontabilizazioa atzeratu egiten da, ekitaldiko kontabilizazioa hurrengo urteetan eginez. Horren ondorioz kontuak ezin dira itxi eta itxiera atzeratu egiten da. Comptos Ganberak hau guztia onartezina dela azpimarratzen du.

Irregulartsun hauek udalaren ekonomia egoeran eragina izan dute. Izan ere, Nafarroako Gobernuak Udalari eman beharreko diru-laguntzak geldiarazi egin ditu, udalaren ekonomia kaltetuz.

Comptos Ganberak egoera zuzentzeko hiru gomendio eskaintzen dizkio udalari: aurrekontuak aginduriko epeetan onartzea; kontabilizazioa eguneratua eramatea; eta, azkenik, kontuak legeak finkaturiko epeen barruan aurkeztea.