Skip to main content

ASOCEX

2002/21 Tafallako Udala (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/21 Tafallako Udala (2001) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Tafallako Udalaren fiskalizazio-txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera. Datu guztiak 2001eko abenduaren 31koak dira.

Txostenak emaniko datuen arabera, Tafallako udalak 1.869 milioi pezeta gastatu eta 1.689 bildu zituen iaz. Gastuetan garrantzitsuenak udal 111 langileen soldatak dira: 645 milioi pezeta. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan 327 gastatu zituen eta inbertsioek 300 milioi egin zuten.

Dirusarrerei dagokienez, %66 (1.100 milioi) kapital eta ohiko transferientzietatik dator eta zeharkako eta zuzeneko zergen bidez %22 lortu zuen: 368 milioi pezeta.

Txostenak dioenez aurrekontu kitapenak ongi islatzen du Udalaren ekonomia jarduera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren finantza egoera eta haren ondare egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: ondasun zerrenda (1993koa baita) eta Udal langileen pentsio sistemak sorturiko diru beharrak, zenbatu gabe baitaude.

Legezkotasunari dagokionez, txostenak kontratazio legedia zorrotz betetzeko gomendioa egiten du. Alde horretatik, legelari eta kontu-hartzaileak aukeraketa prozesuetan parte hartu behar dute, urgentzi bidezko sistema legeak aurreikusiriko kasuetan besterik ez da erabili behar eta, azkenik, obra lanetan epeak betearazteko beharra azpimarratzen da.

Tafallako ekonomia egoeraz epe luzerako zorra azpimarra daiteke. Izan ere, zorra 3,2 milioi eurokoa da, bataz bestekoa baino handiagoa. Zorrari aurre egiteko dirutza handia gastatu beharko du datozen urteotan eta horrek bestelako gastu eta inbertsioak arriskuan jar ditzake. Hau dela eta, Kontuen Ganbarak udal finantzen egoerari buruzko azterketa sakona eskatzen du, etorkizunari begira hartu beharreko erabakiak egokiak izan daitezen.