Skip to main content

ASOCEX

2009/19 Tafallako Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/19 Tafallako Udala (2007) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2007ko fiskalizazio txostena plazaratu du.
Txostenak emaniko datuen arabera, Tafallako Udalak 13,4 milioi gastatu zituen. Diru sarrerak, berriz, 12 milioikoak izan ziren. Zenbateko horietan Udalarenak zein Udalaren menpeko hiru erakunde autonomoenak daude sarturik: Musika Eskola, Kultura Patronatua eta “Ciudad Deportiva Tafalla” udal enpresa. 

Tafallako Udalaren gastu nagusiak langileriarenak izan ziren: 5,6 milioi. Inbertsioetan 3 milioi gastatu ziren eta funtzionamendu gastuek 2,6 milioi egin zuten. 

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 5,8 milioi egin zuten, eta zerga eta tasen bidez 1,7 milioi lortu ziren. 

Udalak aurkezturiko kontu orokorra aztertuta, Comptos Ganberak ontzat ematen du, gastu eta diru-sarreren kitapena ongi islatzen duelako. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, 1993tik gaurkotu gabe baitago. 

Comptos Ganberak dioenez, Udalaren ekonomia jarduerak indarrean dagoen legedia bete egiten du.
Udalaren finantza egoeraz ere datu batzuk ematen ditu: urte amaierako defizita 747.000 eurokoa izan zen, eta epe luzerako zorra 9 milioikoa zen. Tafallako Udalaren finantza egoera kezkagarria da, biltzen dituen diru sarrerak ez baitira aski funtzionamendu eta finantza gastuei aurer egiteko. Gainera, zergen zenbatekoa igotzerik ez du, Tokiko Ogasun Legeak ezarritako gehienezko zenbatekoan kobratzen dituelako.
 
Hau dena kontuan hartuz, Comptos Ganberak bidegarritasun plana egiteko beharra azpimarratzen du. Planak eskaini beharrekoa zerbitzuak, kostua, zergak eta gastuen eraginkortasuna hobetzeko neurriak bildu behar ditu.