Skip to main content

ASOCEX

2010/23 Tafallako Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/23 Tafallako Udala (2009) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskolak, Kultura eta Kirol Patronatuak) 22,8 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz, 23,6 milioikoak izan ziren.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena eta ondare egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta pentsio sistema propioak sortuko dituen gastuak zenbatu ez izana.

Iazko kontuan aztertuta, iazko inbertsio maila handia nabarmendu behar da: 12 milioi. Hori da diru-sailetan handiena. Langilerian 6,4 milioi gastatu ziren eta hiru miloi ondasun eta zerbitzuen erosketan. Diru-sarrerei dagokienez, kapital transferentziek 9,8 egin zuten, ohiko transferentziek bost milioi eta zergen bidez beste 3,6 milioi bildu zen.

Gastuetan langileriarena da handiena: 6,3 milioi. Inbertsioetan 5 milioi gastatu ziren eta ohiko zerbitzu eta ondasunetan, berriz, 2,8 milioi. Dirusarrerei dagokienez, kapital eta ohiko transferentzien bidez 9 milioi lortu ziren, udal ondasunen salmentatik 4 milioi eta beste 2,8 milioi zuzeneko zergen bidez .

Legezkotasunari dagokionez, iritzia aldekoa da, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Udalaren egoera ekonomikoak hobera egin du azken bi urteotan. Iazko aurrekontu emaitza positiboa izan zen, 1,9 milioiko superabita lortu zelako. Udalaren ohiko diru-sarrerak handiagoak izan dira gastuak baino, eta horrek aurrezki garbia sortzen du. Gainera, diruzaintzako gerakina aspaldiko partez positiboa izan zen: 1,3 milioi.

Laburbilduz: Tafallako finantza egoera hobetu egin da, bai aurrekontu emaitzan, baita aurrezkian eta baita diruzaintzako gerakinan ere. Txostenak Udalaren kudeaketa hobetzeko segitzeko gomendio batzuk ematen ditu, horien artean ondasun zerrenda gaurkotu eta hirigintza planeamendua legeak agindutakora egokitu dadila.