Skip to main content

ASOCEX

2011/36 Tafallako Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/36 Tafallako Udala (2010) ()
Nafarroako Comptos Ganberak Tafallako Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskolak, Kultura eta Kirol Patronatuak) 17,3 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz, 18 milioikoak izan ziren. Udalak ere badu enpresa bat, Ciudad Deportiva Tafalla izenekoa, kiroldegia eraikitzeko eta kudeatzeko sortua. Enpresaren gastuak 350.000 euro izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 100.000 euro.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena eta ondare egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta pentsio sistema propioak sortuko dituen gastuak zenbatu ez izana. Legezkotasunari dagokionez, iritzia aldekoa da, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Iazko kontuak aztertuta, inbertsio eta langileria dira gastu handiena sortzen duten gastuak: %39 eta %38, hurrenez hurren. Diru-sarrerei dagokienez, %63 transferentzien bidez lortu zen eta %31 zergen bitartez.

Urte amaieran Tafallako Udalak 150.000 euroko defizita izan zuen. Dena den, ohiko diru-sarrerak funtzionamendu eta finantza-gastuak baino handiagoak izan ziren. Diruzaintzako gerakina 1,8 milioikoa zen eta epe luzerako zorra 5,3 milioikoa zen.

Laburbilduz: Tafallako finantza egoera hobetu egin da azken hiru urteotan, batez ere ohiko gastuak murrizteaz gain, inbertsioak gutxitu egin direlako. Txostenak bide horretatik segitzeko eskatzen du, udalaren bidegarritasuna bermatzeko.