Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2013/21 Tafallako Udala (2012) ()Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskolak, Kultura eta Kirol Patronatuak) 13,7 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz, 13,3 milioikoak izan ziren. Udalak badu, halaber, enpresa bat: Ciudad Deportiva Tafalla izenekoa, herriko kiroldegia eraikitzeko eta kudeatzeko sortua. Enpresaren gastuak 350.000 eurokoak izan ziren, eta diru-sarrerak 90.000 euro.
Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena eta ondare egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta pentsio sistema propioak sortuko dituen gastuak zenbatu ez izana. Legezkotasunari dagokionez, iritzia aldekoa da, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.
Gastuetan langileriarena da nagusia: 6 milioi. Ondoren inbertsioak daude (4 milioi) eta ohiko ondasun eta zerbitzuak (bi milioi eta erdi). Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,5 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3 milioi eta kapital transferentziek 2,4 milioi.
Tafallako udalak aurreko urtean baino %6 gutxiago gastatu zuen, batez ere langilerian eginiko murrizketagatik. Diru-sarrerak ere %6 gutxitu ziren, inbertsioei loturiko transferentzien jaitsieragatik.
Txostenak azken urteotako gastu eta diru-sarreren bilakaera ere aztertu ditu. Aipatzekoa da 2009ra arte gastuak nabarmen handitu zirela, batez ere inbertsioengatik. (12 milioiko inbertsioak egin ziren 2009an). Geroztik, ordea, gastu zein diru-sarrerek behera egin dute. behera egin zuten.
Laburbilduz: Tafallako Udalaren egoera ekonomikoa ez da txarra, batez ere ohiko gastuak eta inbertsioak gutxitu direlako. Kontuen Ganberak bide horretatik segitzeko gomendio eman dio Udalari.