Skip to main content

ASOCEX

2014/07 Udalek jasotako kapital transferentziak (2003-2012)

Argitalpen data
Kontuen Ganberak Nafarroako udal eta gainerako toki entitateek jasotako kapital transferentziak aztertu ditu plazaratu berri duen txosten batean. Orain dela bi urte, Gobernuak enpresa, familia eta irabazi asmorik gabeko erakundeei emaniko laguntzak aztertu ziren. Oraingoa haren jarraipena da.

Txostenak dioenez, 2012an Gobernuak 45 milioiko kapital transferentziak eman zizkion toki administrazioari. Zenbatekoaren bilakaera ikusita, begi-bistakoa da krisiaren ondorioa. Izan ere, 2008an 140 milioiraino heldu zen, geroztik jaisten hasteko.

2003-2012 epean Nafarroako Gobernuak 938 milioi eman zizkion udal administrazioari kapital transferentzien bidez.

Laguntzaren helburua oso zabala da. Dena den, gehien lagunduriko obrak honakoak dira: pabimentazio lanak, ur hornikuntza, hornikuntza-sareak, ikastetxeak eta kiroldegiak.

Txostenak bestelako datuak ere ematen ditu, biztanleko diru-laguntzaz horietako bat. Udalei zuzendutakoak laguntzen %70 direla kontuan hartuz, honakoak dira biztanleko 10.000 eurotik gora jaso duten udalak: Girgillano, Castillonuevo, Aria, Zugarramurdi, Elgorriaga, Erronkari, Goñi, Azuele, Lerga, Petilla eta Urrotz.

Biztanleko gutxien jaso dutenak, berriz, honakoak dira: Eguesibarra, Barañain, Xabier, Zizur Nagusia, Iruñea, Adiós, Antsoain, Burlata eta Arellano.

Azterturiko epean lau toki erakundek 30 milioitik gora jaso dute: Iruñeko Udala, Iruñerriko Mankomunitatea, NILSA enpresa publikoa eta Jurramendiko Mankomunitatea.