Skip to main content

ASOCEX

2001/10 Tafallako Udala (2000)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/10 Tafallako Udala (2000) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Tafallako Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera. Txostenak ematen dituen datuak iazkoak dira.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalaz gain beste bost udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatua, Kirol Patronatua, Kirol Elkartea eta Nuestra Señora de la Caridad Zahar-Etxea. Aipaturiko erakundeen kontuak (Zahar-Etxearenak izan ezik) Udalaren kontuetan sartzen dira.

Tafallako Udalak 111 langile ditu: 47 funtzionario, 36 lan-kontratudunak eta 28 aldi baterako kontratatu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Tafallako Udalak 1.268 milioi gastatu zituen iaz eta 1.520 milioi bildu. Gastuen zati nagusia (ehuneko 76) funzionamendu gastuetarako erabili zen: langileria, ondasun eta ohiko transferentziak. Inbertsioetan ehuneko 18 gastatu zen eta gainerako ehuneko 6a finantza-zamari aurre egiteko erabili zen.

Dirusarrerei dagokienez, iaz 1.520 milioiko dirutza bildu zuen. Horren zati garrantzitsuena transferentziak dira (ehuneko 53); zerga bidezko dirusarrerek ehuneko 38 egiten dute eta, azkenik, ondare-dirusarrerei esker ehuneko 9 lortu zuen.

Kontuen Ganbarak abenduaren 31ko egoera-balantzea ere aztertu du. Txostenak dioenez, balantzeak ongi islatzne du ondare egoera baina bada salbuespenik: ondasun zerrenda, gaurkotu gabe baitago.

Kontuen Ganbarak legezkotasunaz eginiko azterketaren ondorioa hauxe da: Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek indarrean dagoen legedia bete egiten dute. Dena den, kontratazio arloan legea ez da behar bezala betetzen, batez ere administrazio espedienteak egiterakoan.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, urte amaieran Udalak 657 milioiko zorra zuen eta 520 milioiko dirutza diruzaintzan. Kontuen Ganbarak dioenez, Udalaren finantza-egoerak hobera egin du baina oraindik epe luzerako zorra handia denez, hurrengo urteotan finantza-zama handiari aurre egin beharko zaio.