Skip to main content

ASOCEX

2001/11 Ipar-Saihesbidearen bikoizketa

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/11 Ipar-Saihesbidearen bikoizketa ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Iruñeko Ipar-saihesbidean eginiko obra-lanei buruzko txostena plazaratu du. Aipaturiko errepidea bikoiztu egin da Artikatik Atarrabia bitarteko zatian. Guztira 3,3 kilometroko zatia da berritutakoa.

Kontuen Ganbararen txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak 1999ko maiatzean onartu zuen proiektua. Aurrekontua 601 milioikoa zen eta lanak egiteko epea 15 hilabetekoa. Bi hilabete geroago obren adjudikazioa onartu zuen 535 milioitan.

Txostenak emaniko datuen arabera, inbertsio osoa 711 milioikoa izan da: 610 obra lanetan, 77 milioi Artikako pasabidean, 18,5 milioi desjabetzetan eta 5,9 milioi proiektuan. Dena den, aipaturiko inbertsioa ez da behin-betikoa lur-sailen jabe gehinei oraindik ez baitzaie kalte-ordaina pagatu.

Obra-lanei dagokienez, lizitazio prezioa 535 milioikoa izan zen. Ondoren 13,4 milioiko aldaketa onartu zen. Proiektuan agertzen ez ziren lanengatik 32 milioi gehiago ordaindu ziren eta, beraz, lanen prezioa 578 milioitan finkatu zen. Prezioen errebisioa egindakoan behin betiko prezioa onartu zen: 610 milioi.

Kontuen Ganbarak dioenez, inbertsioan gastaturiko dirutza ongi justifikaturik dago eta legezkotasunaren gaineko azterketan ez da lege-hausterik aurkitu, adjudikazio prozesua legedia errespetatuz egin baitzen. Gainera, aipatzekoa da aurreikusitako prezioaren eta ordaindurikoaren arteko aldea murritza izan dela.

Kontuen Ganbararen aburuz, Herri-Lan Departamentuak kudeatzen dituen kontratazio espedienteek hobera egin dute azken hilabeteotan eta horren froga da txosten honetan azterturiko inbertsioa.