Skip to main content

ASOCEX

2002/03 Añorbeko Udala (2000)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/03 Añorbeko Udala (2000) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Añorbeko Udalari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoeraren isla, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Datuak 2000. urtekoak dira.

Txostenak emaniko datuen arabera, Añorbeko Udalak 269.991 euro gastatu zituen (44,9 milioi pezeta) eta 371.400 euro bildu zituen (61,8 milioi pezeta).

Kontuen Ganbarak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu urteko dirusarrera eta gastuak, nahiz eta zenbait kasutan egozpen akatsak izan. Nolanahi ere, akats horiek ez dute eragin handirik Udalak aurkezturiko kitapenean.

Ondare egoerari dagokionez, Udalak ez du ondasun zerrenda behar bezala egin eta, beraz, Kontuen Ganbarak ezin du gaiaz iritzirik eman.

Bestalde, txostenak dioenez Añorbeko Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du ekonomi jardueran, baina badira salbuespen batzuk, bai aurrekontuetan eta baita kontratazio arloan ere.

Erran bezala, Kontuen Ganbaren txostenak Udalaren finantza-egoera ere aztertu du. Alde horretatik, epe luzerako zorra 48,5 milioi pezetakoa da. Dena den, zorraren zati bat urte amaieran lorturiko diruzaintzako gerakinak beteko luke (16,8 milioi pezeta).

Laburbilduz: Kontuen Ganbararen ustez, Añorbeko Udalak ongi kudeatzen ditu aurrekontuak, baina zenbait arlotan hobetu behar du, batez ere barne kontrolean eta kontratazioetan. Finantza-egoerari dagokionez, ez da kezkatzeko modukoa. Hala ere, txostenak dioenez, urte amaierako gerakina eraikuntza zergan bilduriko ez ohiko diru-kopuruari esker lortu zen.